Ahozko hizkuntza azterketa bat gainditzeko hamar aholku

2018 June 5, Tuesday

Estudiar euskera

Elkarbanatu:

Azterketen aurrean urduri jarri ohi gara, are gehiago azterketa ahozkoa bada. Izan ere, azterketa bat idatziz egin behar dugunean geure buruarekin berba egiteko denbora tarte bat izaten dugu, hau edo beste baloratzeko. Azterketa hori ahozkoa denean, ostera, denbora gutxiago daukagu gaiaren inguruko ideiak ordenatzeko eta trabatzeko aukera soilak ikaratu egiten gaitu. Baina lasai motel! bai&by-k ahozko azterketei lasaiago aurre egiteko gomendio batzuk prestatu dizkizu, findu begi eta belarriak eta goazen harira.

Arnasa lasai hartu

Zoritxarrez ez duzu denborarik izango modan dagoen, eta hain erabilgarria den, mindfullness saio bat burutzeko, baina zeure arnasa kontrolatzen ikasi behar duzu. Ikaragarri lagunduko dizu honek, izan ere urduritasuna gainditzeko ezinbesteko erreminta da arnasa. Gainera birikietan aire gehiago izanda, argiago berba egingo duzu eta horrek seguru sentitzen lagunduko dizu.

Ahoan enbarazurik ez!

Txiklea jatea gustuko duzu? Ados, baina ez da momentua. Ezta karamelua, Sugus-a… ezer ez, ahoa garbi izan. Ezinbestekoa izango baita ahoskera egokia lortzeko.

Egin irribarre

Irribarre egiten dugunean esaldiaren egiturari erreparatu beharrean, mezuaren osotasunari erreparatzen diogu. Izan ere, irribarre batek, gorputzeko beste edozein espresiok bezala, mezua osatzen laguntzen du eta solaskideari informazio gehiago prozesatzera behartzen dio.

Begirada

Lotsati asko gaude munduan, baina oso garrantzitsua da solaskideari begietara begiratzea. Oso lotsatia bazara, begitartea begiratzea duzu, alde hori neutroagoa baita.

Aurpegia

Solaskidearen aurpegiari erreparatu, informazio asko jaso dezakezu bestearen aurpegitik. Esan diozuna ondo ulertzen dagoen jakiteko balioko dizu. Horrenbestez, azaldutakoa beste modu batean azaltzeko aukera izango dugu. Baita zeure burua berrantolatzeko ere.

Gorputza

Jesarri modu zuzen eta egokian. Bizkarra aulkiaren kontra, oinak lurrean jarrita, belaunak elkarrekin, estutu barik, begirada aurrera, burua makurtu barik. Eta faborez, ez egin, manspreading. Ez du batere itxura onik ematen.

Urduri nago!!!

Boligrafoa, arkatza, borragoma, pilota… eskuan lasaigarri gisa erabil dezakezun objekturen bat eraman. Baina adi! Ziurtatu erabiltzen duzun objektuak ez duela zaratarik egiten, izan ere, kontuan hartu zeure solaskidea ere urduri egon daitekeela.

Arretaz entzun

Ahozko azterketa bat gidoirik gabeko antzezlan bat da, testua ahazten baduzu ez duzu atzera irakurtzekorik izango. Beraz, adi solaskideak esaten dizunari eta gaiaren nondik norakoetara. Ez galdu haria, eta zerbait ondo ulertu ez baduzu, lasai asko eskatu berriro azaltzeko.

Galderak egin

Zeure parte-hartzea bukatzen duzunean galdera baten bitartez gonbidatu dezakezu solaskidea gaia jorratzera. “Eta zuk zer pentsatzen duzu?”; “Nola ikusten duzu zuk?”, “Bat zatoz nirekin?”, galdera hauek segurtasuna eta lasaitasuna adierazten dute.

Ideiak trukatu

Euskarazko ahozko azterketa bat elkarrizketa bat da, ez bakarrizketa. Ez duzu zertan azterketaren denbora guztia bete behar, kideen arteko ideia-trukatze aberatsa lortu behar duzue. Ez bakarrik zuen arteko jarduera honetan arintasuna eta interesa lortzeko, baita entzuleen arreta lortzeko ere.

Gomendio hauei arreta jarri, eta errazago egingo zaizu ahozko azterketa gainditzea. Seguru gaude ezin hobeto egingo duzula.

Animo!

guía para mejorar el inglés
guía para mejorar el inglés

Itzuli blogera

Elkarbanatu:

Ahozko hizkuntza azterketa bat gainditzeko hamar aholku
5 (100%) 1 voto

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain