bai&by Fundazioak lan integraziorako proiektu bat martxan jarri du Kolonbian

2016-10-21

Ikasi hizkuntzak

bai&by Fundazioa, hizkuntza metodo adimentsua, ingelesa ikastea

Elkarbanatu:

Aste honetan bertan aipatu dugu bai&by-ren sare sozialetan. Urriaren 18an, asteartea, bai&by Fundazioak eta Escuelas Taller de Colombia – Herramientas de Paz erakundeak BEAZen lankidetza hitzarmen bat sinatu genuen. Akordio honen helburu nagusia, Kolonbiako Fundazioko ehun ikaslek hezkuntza-baliabide egokiak eskuratzea da hezkuntza-eskubidea benatakoa izan dadin.

Hitzarmen honen bidez, Tailer Eskoletako 100 ikaslek ingelesa ikasteko aukera izango dute, DDK System merkatuko sistema adimendun bakarraren laguntzaz. Horrela, profesionalki haziko dira eta lan munduan errazago integratuko dira.

Alberto Escovar firma acuer bai&by Fundazioa

Alberto Escovar

 

bai&by Fundazioan gure lana beste arloetara hedatu nahi dugu, eta Fundación escuelas Taller de Bogotárekin dugun hitzarmen honek helburu horiek lortzen laguntzen digu.

Hitzarmenak ikasleak lanerako trebatuko ditu eta lan integrazioa erraztuko du.

Escuelas Taller de Colombia – Herraminetas de la Paz erakundeak helburu nagusi bat du: baloreen inguruko formazioa ardatz duen ikasketa programa baten bidez, gazteak hiritar libre, arduratsu eta solidario izateko prestatzea, bai gizarte arloan, baita arlo pertsonalean ere. Horretan ari dira, hain zuzen ere, Kolonbian dituzten 8 eskoletan: Buenaventura, Cartagena de Indias, Santa Cruz de Monpox, Barichara, Bogota, Bocaya, Cali, Popayan eta Tumaco.

Zer da bai&by Fundazioa?

2007an sortu ginen arren, ez genuen geure burua gizartean aurkeztu 2015 arte, eta zuetariko batzuek dakizuen bezala, hiru dira gure lanaren ardatzak:

  1. Euskara eta euskal kultura sustatzea.
  2. Hezkuntza eskubidea benetakoa izateko, sistema adituak zabaltzea eta heziketa baliabideak sozializatzea.
  3. Garapen bidean dauden herrialdeekiko elkartasuna, hango enpresa eta software-ak bultzatuz edo oinarrizko premiak asetzen dituzten proiektuak laguntzeko.

Gaur arte, Escuelas Taller de Colombia – Herraminetas de la Paz erakundearekin martxan jarri berri dugun proiektu honez gain, gizartearentzat interesgarri jotzen ditugun beste hainbat proiektu garatu ditugu. Gure webgunean dituzue ikusgai.

Laster, ilusio handiz hasi dugun proeiktu honen garapenaz eta emaitzez informatzeko modua izatea espero dugu.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain