bai&by, euskara ikasteko Gasteizko akademiarik onena

2018 June 26, Tuesday

Estudiar euskera

, ,

Elkarbanatu:

Gasteizen euskara ikasteko akademia baten bila bazabiltza, hemen dituzu bai&by aukeratzeko 5 arrazoi. Ez zara damutuko!

Ikasle asko datoz bai&by akademietara informazio bila, nora jo ez dakitelako. Orokorrean, Gasteizen euskara ikasteko zentro baten bila aritzen dira, eta ez dakite nondik hasi, edo zein aukeratu.

Aukera ugari daude, eta batzuetan ez da erraza bat hautatzea. Hona heldu bazara, litekeena da zu ere egoera horretan egotea.

Bai&by-ren kasuan, desberdina da. Ez da ohiko zentro bat; metodo berritzaile bat eskaintzen ari gara eta, edonola ere, marka bereizgarria izaten da hori. Denboran mugarri bat ezartzen duena.

Guk badakigu gure metodoa eraginkorra dela, emaitza onak ematen dituela. Hala ere, euskara ikasi nahi duten gasteiztarrek hainbat zalantza izaten dituzten buruan: Zergatik bai&by? Zertan datza? Nola funtzionatzen du hizkuntzak ikasteko sistema adimentsuak?

Baina lasai, ondoren emango dizkizugu gure bost arrazoiak.

Gaistezen bay&by-rekin euskara ikasteko 5 arrazoi

  1. Gure metodo berezia erabili ahal duzu euskara edozein lekutan, edozein gailutatik (mugikorra izan ezik) eta eguneko edozein ordutan ikasteko, betiere Interneteko konexioa baduzu, eta batzuetan konexiorik gabe ere bai. Bai&by-n galdetzea besterik ez duzu.
  2. Adimen artifizialean oinarritutako sistema bakarra da merkatuan. Zientzia fikzioa ematen du, baina egiazkoa da.
  3. Ez duzu itxaron beharko irakasleak jende guztiaren zalantzak argitu arte. Zeuk markatzen duzu erritmoa. Zeure motibazioak eta zeure beharrek zehazten dute, kasu honetan, besteetan “klaseko erritmoa” litzatekeena. Gainera, ikasteko astirik ez duzun tarteetan luzapenak eskatu ahal izango dituzu, ezer ez galtzeko.
  4. Gainera, bai&by akademiak euskarazko mintza-saioak eskaintzen ditu talde txikietan bai&by zentroetan; baita telefonoz edo skype bidez ere.
  5. Eta, azkenik, denontzako oso garrantzitsua den aspektu bat: prezioa. Bai&by-n ez duzu hilabeteko ordainketarik egingo; emaitzen arabera ordainduko duzu; horrek esan nahi du maila gainditu arte erabil dezakezula sistema. Azken finean, konpromisoa hartzen baduzu, ez dago “suspenditzeko” aukerarik.

Donostian euskara ikasteko interesa baduzu, Getxon akademia bila bazabiltza edo Iruñea bada zure bizilekua, ez kezkatu, bai&by zurekin doa.

banner learn basquebanner learn basque

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

bai&by, euskara ikasteko Gasteizko akademiarik onena
4.7 (93.33%) 3 voto[s]

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain