bai&by-ko lankideok Euskaraldian parte hartuko dugu

2018 October 10, Wednesday

Albisteak

, ,

Elkarbanatu:

Jada jakingo duzuen moduan, bai&by Euskaraldiako sustatzaile taldeko kidea da. Geure helburua ikasle eta lankide guztiak Euskaraldian parte hartzera animatzea da. Lankide batzuk, jada, Euskaraldian parte hartzeko izena eman dugu eta orain zuoi dagokizue. Horretarako blog bidalketa hau idaztea erabaki dugu, ea geure argudioekin bat egiten duzuen.

Hurrengo galdera zabaldu dugu bai&by zentro guztietan:

Zergaitik hartuko duzu parte Euskaraldian ahobizi eta belarriprest rolean?

Eta hurrengo hauek izan dira erantzunak:

Marko Txopitea, I+G+b saila

Euskaraz hitz egin edo ulertzen dugun pertsonak asko garela ahazten zaigulako (lagunak, dendariak, ezagunak…) eta gure artean euskaraz hitz egiten hasteko, horrelako aukerak primeran datozkigulako.

Entzi Zubiri, I+G+b saila

Zelan ez dut parte hartuko! Kanpaina itzela da, inflexio-puntu bat ezar dezake euskaltzale guztiok, erdaldunak barne, euskara gizartean presentago egon dadin ahalegintzeko. Euskaraz egiteko ohitura ez duten lagunak euskaraz egitera animatuko ditu. Bejondeiola!

Aritza Mardaras, Zerbitzu Teknikoa

Oso ekimen polita delako, eta gure hizkuntzari bultzada bat emateko aukera paregabea iruditzen zaidalako.

Marga Illarramendi, Didaktika saila

Nik bertso hau prestatu dut!

Euskara gure altxorra
kendu lotsa ta beldurra
belarripres edo ahobizi izan
badu guztion beharra
alda ditzagun ohiturak eta
marraztu ateko marra
erabiltzeak emango dio
osasuna ta indarra.

Eta zuek? Zergatik hartuko duzue parte Euskaraldian? Nahi baduzue erabili iruzkinen kutxatila zuen erantzunak uzteko.

Eta badakizue: goxatu euskaraz euskara!

banner learn basquebanner learn basque

Itzuli blogera

Elkarbanatu:

bai&by-ko lankideok Euskaraldian parte hartuko dugu
5 (100%) 1 voto

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain