Nola eman urratsa eta izena eman hizkuntza eskolan

2017-10-31

Ikasi hizkuntzak

hizkuntza metodo adimentsua

Elkarbanatu:

Ingeles edota euskara ikasi edo maila hobetzea erabakitzen denean, sortzen den zalantzetako bat da nola eman izena hizkuntza eskolan. Artikulu honetan, zalantza guztiak argitzen ditugu.

Azken aldian beste hizkuntza bat ikastea edo dakizun bat hobetzea pentsatzen ari bazara, eta ez badakizu nola eman urratsa edo zer egin behar duzun… Ez kezkatu! Hauxe da leku egokia. Beharrezko guztia kontatuko dizugu hizkuntza eskolan izena eman aurretik.

Nola eman izena hizkuntza eskolan

Batek baino gehiagok pentsatuko du hizkuntza eskolan izena emateak misteriorik ez duela eta post hau ergelkeria dela. Batzuek pentsatuko dute nahikoa dela hizkuntza-akademiarik hurbilenera jotzea, ordaintzea eta klasera joaten hastea.

Horixe gertatzen zaie akademia batera edo edozein akademiatara joatearekin nahikoa dutenei.

Benetan asmatu eta bere helburuak bete nahi dituenarentzat, berriz, garrantzitsua da nola eman izena eta nola aukeratu ingeles eskola bat edo beste hizkuntza batekoa.

Hizkuntza eskola batean izena eman aurretik, garrantzitsua da etorkizuneko ikasleak galdera batzuk egitea.

Hizkuntza-akademia bat aukeratu aurretik egin beharreko galderak.

  1. Zein dira nire helburuak?
  2. Zenbat denbora daukat?
  3. Zein da nire benetako maila?
  4. Zenbat diru gastatzeko prest nago?
  5. Zein ikasketa-metodologia izan nahi dut?

Beraz, hizkuntza-akademia batean izena eman aurretik aholku batzuei jarraitu behar zaie, eta batez ere informazioa jaso, hausnartu eta geure burua motibatu behar dugu.

Eman beharreko beste urrats batzuk hizkuntza-akademian izena eman aurretik:

  1. Aurreko galderak egin.
  2. Aukera guztien berri jaso. Aldeak ikusi eta sortzen zaizkizun galdera guztiak egin.
  3. Hirugarrenen iritziak kontsultatu.
  4. Egin demo bat edo probaldi bat, eskaintzen badute.
  5. Eta azkenik itzuli informazio osora erabakirik onena hartzeko.

Horrek guztiak begien bistakoa eman dezake. Hala ere, serio hartzen duzunean eta aukera guztien inguruko informazioa jasotzen duzunean, zeure burua motibatu eta azkenik hizkuntzak benetan ikastea erabakitzen duzunean, erabakia zuzena izaten da eta urratsa seguruago eta konbentzituago emango duzu. Betekizun hori funtsezkoa da helmugara iritsi nahi baduzu.

guía para mejorar el inglés
guía para mejorar el inglés

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain