Nola dabil bai&by mailen sistema

2017-04-11

Ikasi hizkuntzak

euskara ikastea, hizkuntzak online ikastea, ikasi ingelesa

Elkarbanatu:

Normala da batzuek bai&by mailen sistema nola dabilen galdetzea. Gure sistema adimentsuaren funtzionamenduak zientzia fikzioa eman lezake, baina ez da horrelakoa.

Jarraian, bai&by mailen sistemaren ezaugarri nagusiak azalduko ditugu. Metodo berritzailea da, adimen artifizialeko merkatuan bakarra, ikasle bakoitzaren ikasketara egokitzeko eta gauzak ahalik eta errazen jartzeko garatuta.

3 gako bai&by mailen sistema ulertzeko

1. Mailaren proba.

Hizkuntza bat ikasten hasteko mailaren test bat egitea zentzu handiagoa hartzen du gurea bezalako sistema adimentsu batekin. Horri esker, euskara edo ingeleseko zure ezagutzaren benetako egoeraz jakin ahal dugu.

Hortaz, bai&by metodoaren engranaje osoa abian jarri aurretik, gure ikasleek hizkuntza-mailaren testbat egin behar dute, zenbat dakiten zehazteko. Bai euskararako bai ingeleserako.

Jakin ezazue bai&by testak harrapatu egiten duela. Test moldagarria da, hau da, galderak diseinatzen dira erantzuten duzunaren arabera, eta 20 eta 25 minutu artean irauten du. Etenik eta distraziorik gabe egitea gomendatzen dugu ikasi nahi duzun hizkuntzan hasteko maila baloratzeko.

Behin beteta, argibideak ematen ditugu metodoa dohainik probatzeko 15 egunez. Badakigu mesfidantza dagoela metodo-mota honekin. Horregatik, probatzeko aukera eman nahi dugu ikasleak izena eman aurretik.

“Bilatu, alderatu eta zerbait hobea aurkitzen baduzu, erosi” betikoa, baina hizkuntzen mailara ezarrita. Ziur gaude eskaintzen dizuguna bakarra eta paregabea dela, eta metodoa probatu dezazun nahi dugu, eraginkorra dela eta benetan funtzionatzen duela ikus dezazun.

2. Hasiberrien mailatik aditu mailara.

Behin ikaslearen maila zehaztuta, altan ematen da bai&by sisteman. Bai&by metodoak 30 maila ditu 5 ikasketa-modulutan. Hastapena (A1), Oinarrizkoa (A2), Ertaina (B1), Aurreratua (B2) eta Menderatzea (C1).

Hala ere, sistema honek prestakuntza-ikastaro espezifikoak ere baditu EGA, Hizkuntza Eskakizun, First Certificate, Advanced eta bestelako azterketetarako.

Beraz, zure beharra edozein dela ere, zure ingeles edo euskara maila modu eraginkorrean hobetzen lagundu ahal dizugu, zure ikasketa bermatuta. Betiere zure erritmora eta gure metodologiak ematen dizun askatasunarekin.

3. %100 pertsonalizatua.

Behin ingelesa edo euskara benetan ikastea erabaki duzunean, eta zure behar bakar eta pertsonaletan oinarrituta (horregatik da pertsonalizatua), softwarea zure neurrira konfiguratzen dugu eta lehen egunetik hobetzen hasten zara.

Nahi duzun lekuan erabili ahal duzu, ordutegian edo eremu fisikoan mugarik izan gabe, hau da, noiznahi eta nonahi.

Ikasketa-metodoa jolas bat bezala dabil, modu adimentsuan gidatuko zaitu, eta jakinaraziko dizu maila noiz gainditu duzun, zer hobetu behar duzun, berrikusteak programatuta… bideo-joko bateko pantailak izango balira bezala. Baina zugana eta zure ikasketa-prozesura egokituta. Jakin nahiko duzu nola.

Sistema, zure erantzunen arabera, zein alderditan huts egiten duzun eta zein indartu behar dituzun jakiteko gai da. Horrela, ariketa batzuk edo besteak aurkeztuko dizkizu, trabatzen zaizuna landu ahal izan dezazun.

Gainera, klik bakar batekin berehala ikasketa-prozesu osoaren erradiografia eta grafikoak ikusi ahal izango dituzu. Harrigarria, ezta?

Zeuk ere bai&by sistema adimentsua probatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik, egin ingeles edo euskara mailako proba eta eskatu zure softwarearen proba inolako konpromisorik gabe.

Ingelesa zuhurki eta behin betiko ikasteko aholkuak

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain