Online ingeles hiztegiak

2018-05-22

Ikasi ingelesa

hizkuntzak online ikastea, hiztegiak, ingelesa online

Elkarbanatu:

Kontsultatu online dauden ingeles hiztegi erabilgarri eta praktikoenak. Ingelesa ikasten ari bazara edo, beste barik, hitzen bat kontsultatu behar baduzu, hauek dira behar dituzun hiztegiak.

Online dauden ingeles hiztegi onenetako batzuk dituzu hemen. Oraindik ere zalantza baduzu ea posible den ingelesa online ikastea, tresna hauek emango dizute erantzuna. Edonon ikasten ari zarela ere, zure aliaturik onenak izango dira eta, gainera, hizkuntzak ikasteko gure sistema adimentsuarekin gertatzen den moduan, munduko edozein lekutan erabili ahal izango dituzu.

Batzuetan ingeles akademia bat hautatzeko aholkuak behar izan ditugu; baina baliteke laguntza txikiren bat behar izatea online ingeles hiztegia aukeratzeko ere. Hemen dago!

Online ingeles hiztegiak

Oxford Dictionaries

Hiztegi honetan hitzen esanahiak baino asko gehiago aurkituko duzu. Ahoskera ere ikasiko duzu (audioa), ortografia, jatorria, deklinabidea eta abar. Kasu bietan, erabilera ondo ulertzeko eguneroko egoeren adibideak eta esaldiak ematen dira.

Cambridge Dictionary

Hiztegi hau ere zure lagun handia izan daiteke; izan ere, online hiztegi garrantzitsuenetako bat da. Definizioak eta adiera ezberdinak azaltzen dira; baita bilatzen ari garen hitzarekin erlazionatutako esamoldeak ere. Erabilera adibideak erakusten dira eta edozein hizkuntzatik itzultzeko funtzioa ere barne dauka.

Dictionary.com 

Hiztegi honek 70 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu hilean. Sinonimo eta antonimoen hiztegi bat ere badauka, esaldiak, Word dynamo (Estatu Batuetan azterketa akademikoak aurkezteko ikasketa gidak, hala nola TOEFL), erreferentziak eta eguneroko gurutzegramak, beste batzuen artean.

Word Reference

Nork ez du noizbait kontsultatu hiztegi hau? Agian, hiztegia baino, itzultzaile deitu beharko genioke; gainera, edozein hizkuntzarako balio du.

Urban Dictionary

Honako direktorioa aukera perfektua da, bilatzen ari zarenak hizkuntzaren jargoi hitzekin, esaldiekin edota neologismoekin zerikusia badauka. Hiztegi honek eguneraketak online egiteko aukera ematen du, unean bertan, eta erabiltzaileek eurek idatz dezakete hitz edo esapide berri baten esanahia. Era berean, beste erabiltzaileek baloratuko dute egokia den ala ez.

Merriam-Webster 

1847an argitaratutako hiztegiaren online bertsioa. Bertan, inprimatutako hiztegiko hitzen zerrenda nagusia aurkituko duzu, Atik Zra, baina baita atzerriko hitz eta esaldiak, laburdurak, izen geografiko eta biografikoak, 1.000 irudi eta 25 taula ere. Gainera, beste tresna erabilgarri batzuk ere baditu, hala nola sinonimoak eta antonimoak, hiztegi medikoa, scrabble, gaztelaniazko hiztegia, eguneko hitza eta bideoak.

Linguee

Eta, azkenik, ez baduzu konplikazio askorik nahi, online hiztegi honetan hitzen esanahia aurkitzeko modurik errazena daukazu. Itzultzaile motako tresna bat da, zehatzago esanda. Webgunea ez ezik, Android eta iOS-erako app bat dauka.

Beste online hiztegiren bat ezagutzen baduzu, utzi lasai zure oharra eta partekatu gurekin. Asko eskertuko dizugu.

guía para mejorar el inglés
guía para mejorar el inglés

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain