2018-11-08
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Jada Belarriprest eta Ahobizi zer diren jakin badakizu. Gaurkoan euskarazko termino berri batekin gatoz: Atzamartrebe. Izan ere, euskaraz aritzeko belarria eta ahoa prest izan behar dituzun modu berean, atzamarrak ere erne eta arin izan behar dituzu. Euskaraldian euskaraz hitz egin eta adi entzuteaz gain, idatzi ere, idatzi beharko dugulako.
Euskaraldia dela eta tailer ireki bat antolatuko dugu bai&by-ko zentro guztietan, eta irekia izateaz gain (ez duzu zertan bai&by-ko ikaslea izan), doakoa izango da. Tailerra azaroaren 16an burutuko dugu eta bi orduko iraupena izango du. Bertaratzen zareten guztion idatzizko komunikazioan trebatzea izango da gure helburua eta testu-genero desberdinetan ondo idazteko aholkuak, trikimailuak eta estrategiak elkarbanatuko ditugu zuokin guztiokin.
B1, B2 edo C1 prestatzen ari zara? Euskaraz hitz egiteko orduan nahiko ondo moldatzen zara, baina ez zara idaztera ausartzen akatsak egiteko beldur? Idatzizko komunikazioan trebatu nahi duzu? Tira ba! Tailer hau zuretzako da.
Landuko ditugun edukien adibide batzuk:
Atzamartrebe tailer hau, beraz, idatzizko komunikazioan trebatu nahi duzuen guztioi zuzenduta dago eta goian aipatu bezala, irekia da eta doakoa, hau da, ez duzue bai&by-ko ikaslea izan behar.
Edonola ere, talde homogeneo txikiak sortzeko helburuarekin gutxienez A2 maila gaindituta izan beharko zenukete. Ez dakizula zein den zeure maila? Lasai! bai&by-ko euskarazko mailaketa proba burututa denbora gutxi beharko duzu zeure maila zein den jakiteko.
Laburbilduz, hona hemen atzamartrebe tailerrean parte-hartzeko beharrezkoa duzun informazio guztia:
Parte hartu nahi baduzu, izena eman bai&by-ko zure ondoko zentroan, telefonoz edo zentrotik pasatuz.
Euskaraldia dator, atzamartrebe izateko aukera hau baliatu eta animatu zaitez idatzizko komunikazioa hobetzen, bidelagun izango gaituzu.
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk