Egun guztiak geureak dira

2018-03-08

Albisteak

euskara

Elkarbanatu:

Gaur, Martxoaren 8a, ospatzeko eguna izateaz gain, aldarrikapen egun ere bada. Horregatik, gure blog eta sare sozialak baliatu nahi izan ditugu, beste behin ere, bai&by-n lan egiten duten emakumeen ahotsa elkar banatzeko.

Ahots horiek guztiak entzuteko asmoz, asko direnez, sail desberdinetako bost ordezkariri munduko beste emakume guztiei zer esan nahiko lieketen galdetu diegu.

Hauek izan dira mezuak:

Soraya kontabilitate sailean aritzen den lankidea dugu, eta hurrengo hau esan nahi izan dizue: “Hausten ez gaituenak indartzen gaitu”.

Martxoaren 8a

Oihanak komertzial sailean egiten du lan, era berean zuzendaritza taldekoa da, eta bai&by-n asko erabiltzen dugun lelo baten inguruan hausnartu zuen “lan bera, soldata bera” eta hau izan da bere esaldia: “Nire lanean ez dago soldata bereizketarik, ea hau laster errealitate bihurtzen den.

Martxoaren 8a

Irenerena da hirugarren mezua, bai&by-ko Bilboko zentrotik pasatzen zareten guztientzat aski ezaguna izango da Irene. Bere esaldia hurrengo hau da: “Elkartuta berdintasunerantz.

Martxoaren 8a

Jarraipen taldeko Goizargik emakumeen askatasunaren inguruan hitz egin nahi izan digu, mundu osoko emakumeei esan nahi diena, hurrengo hau da: “Gu ez gara inorena eta inor ez da geurea, gu emakumeak gara, emakume askeak!”.

Amaiak, Gasteizko komertzial saileko kideak, berdintasunaren ildotik jo nahi izan du. Emakume baino, gizaki egingo diola berdintasunaren aldeko borrokak: “Berdintasunaren aldeko borrokak ez nau emakume egiten, gizaki baizik.

Bukatzeko, bai&by-ko gizonezkoen hausnarketa ere helarazi nahi dizuegu egun seinalatu honetan: geure zorionik beroena mundu osoko emakume guztiontzat, emakumeen zapalketak guztiok ukitzen gaitu eta guztion ardura da berdintasuna lortzeko borrokatzea.

Izan zoriontsu!

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain