Euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun Android aplikazioak

2016-04-08

Sailkatu gabe

android, aplikazio mugikor, app-ak

Elkarbanatu:

Azken urteotan bizi dugun teknologia berrien eztandak munduko txoko txikiena ere zipriztindu du eta gurea den euskararen herria ezin zen gutxiago izan.

Egunero-egunero kalean zehar hamaikatxo pertsona ikusten ditugu haien eskuetan sakeleko telefono adimendunak erabiltzen. Gure etxean, metroan, autobusean… nabigatzeko gero eta gehiago erabiltzen dugu tablet-a eta hau antzemanda erakunde publiko eta enpresa desberdinek (bai&by-ren ikasketa programa tablet-etatan erabiltzeko modu arrakastatsuan garatu genuen proiektua barne), haien aplikazioak “tramankulu berri hauetan” erabiltzeko moldatzen ditugu.

Oso interesgarri suertatzen zaigu teknologia eta hizkuntzen inguruan sortzen diren proiektu berriak eta etengabe behatzen aurkituko gaituzue. Gaur zuokin guztiokin gure behaketa txiki hauek Android APP-en inguruan eman dituen fruituak elkarbanatu nahi genituen eta hemen dakarkizuegu euskara ikasteko edo euskaraz entretenitzeko baliagarriak izango dituzuen APP zerrenda xume bat:

  1. Elhuyar hiztegia online, Interneten ezagunetarikoa den 91.000 sarreradun hiztegia, APP formatuan Android sistema eragileetara pasatu dute eta aukera bi eskaintzen ditu APP honek. Doakoa aukeratzen baduzue Internetera konektatuta egon beharko zarete APP erabiltzeko baina Internetik ez izatekotan ordainpeko aplikazioa aukeratu dezakezue eta konexio gabe erabili.
  2. Deklinabidea lantzeko aplikazio interesgarria da Deklinabidea, 1.000 ariketatik gora barne biltzeaz gain deklinabidearen taulak berrikusteko aukera eskaintzen du. Hau ere doakoa da eta Roberto Encinas Carbonero da APP honen egilea.
  3. Mikel Artetxek garatutako Mitzuli APP-a da hirugarrena, aipamen berezi bat merezi du bidalketa honetan. APP honekin konexio gabe itzulpenak egiteko gaitasuna izango duzue baina ez bakarrik gaztelaniatik euskara, baizik eta beste hizkuntza batzuen artean ere, adibidez: galegoa > gaztelania.
  4. Goi urratsetan zaudeten ikasleentzat APP jostagarri eta berezi xamar bat aurkeztu nahi dizuegu. SegaPoto du izena, doakoa da eta bertsoak egiten ikasteko erabilgarria da. Aplikazio bitxia da eta honi ezker ez duzue aitzakiarik izango zaudeten lekuan zaudetela bertsotan aritzeko 😉
  5. Eta jokoekin hasiz, Auskalo ezagutu behar duzue. APP hau Irontec enpresak garatutakoa da, hau ere doakoa eta joko formatuan euskara modu desberdin batean praktikatzeko aukera eskainiko dizue.
  6. Bigarren joko bat ere aurkeztu nahi dizuegu, trivial formatua dauka eta galdera erantzunen bitartez euskara eta euskal kulturako bitxikeriak ikasteko aukera izango duzue. Bere izena Tribual da eta Codesyntax-ek garatutakoa da.
  7. Beste joko bat aukeratu behar izango bagenu, seguru aski zuotako askok jada ezagutuko duzuen Apalabrados izango litzake. Bazenekiten euskaraz jolasteko aukerekin datorrela? Ez duzue probatu? Ireki APP-a eta gonbidatu zuon lagunak ere zuokin jolastera, seguru gaude bai&by sistema adituarekin ikasitakoak bazarete, partida guztiak irabaziko dituzuela!

Eta bukatzeko bonus track moduan azken APP bat, euskara ikasteko ez ezik ingurugiroa babesteko baliagarri izango duzuena: Gaika APP-ak, gure etxeko hondakinak behar bezala bereizten ditugun bitartean ingurugiroa babesten lagunduko digu

Eta zer esanik ez, euskara ikasteko sistema adimendun bakarra zuon tabletetan erabili nahi izatekotan, etorri gure zentroetara, egizue mailaketa proba eta hasi zaitezte nahi duzuen tokian eta nahi duzuen ordutegian euskara lantzen eta ikasten.

Hasieran esan dizuegun moduan munduko txoko guztiak, gurea den euskararen herriarena barne, zipriztindu ditu Google-ren Android sistema eragileak.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain