Ingelesa ikasteko metodo berritzaileak. Zein aukeratu behar dut?

2018-01-16

Ikasi ingelesa

ingelesa ikastea, ingelesa sistema adimentsua, metodo berritzaileak

Elkarbanatu:

Ingelesa ikasteko metodo berritzaileen bila ari bazara eta ez badakizu zein hautatu… Ondoren aurkituko dituzu beharrezko gakoak.

Gero eta sistema berritzaile gehiago daude hizkuntzak ikasteko. Hala ere, Interneten jasotzen dugun informazioak nahasi egin gaitzake, eta espero ez genuen zerbait kontratatzen amai dezakegu. Horregatik, ingelesa ikasteko metodo berritzaileei buruzko artikulu hau idaztea erabaki dugu. Hobeto aukeratzen lagundu nahi dizugu.

Ingelesa ikasteko metodo berritzaileak aukeratzeko unean kontuan hartu beharrekoak

Ingelesa ikasteko modu desberdinak daude. Ohiko akademia konbentzionala dagoeneko ez da aukera bakarra. Baina, zein aukeratu? Nola jakin zein den komeni zaizun metodoa?

Hauek dira kontuan hartu beharko zenituzkeen aspektuetako batzuk:

Zure motibazio maila.

Zure borondatearen araberakoa soilik den metodo bat hautatzen baduzu, zeure burua motibatu eta autokritika ere egin beharko duzu: Eseriko al naiz ikastera? Zenbat denbora emango dut? Benetan motibatuta al nago?

Denbora librea.

Ingelesa ikasteko, metodoa edozein dela ere, denbora eduki behar duzu. Ba al daukazu? Ez zaitzatela nahastu horrelako esaldiekin: “Ikasi ingelesa arin eta erraz, esfortzurik gabe, hiru hilabetetan”. Horrela balitz, denok hitz egingo genuke ingelesez nahiko ondo, ez duzu uste?

Mugikortasuna.

Ingelesa ikasteko mugitu beharra baduzu, edo hautatu duzun akademia urrun badago, edo kosta egiten bazaizu etxetik irtetea eskoletara joateko… agian behar duzuna da zuk nahi duzunean eta nahi duzun lekuan ingelesa ikasi ahal izateko metodo berritzaile horietako bat.

Helburuak.

Argi eduki behar dituzu zure lehentasunak: Azterketa ofizialen bat egin nahi duzu ala ingelesez mintza saioak egitea baino ez duzu nahi? Hautatuko duzun metodoak lagunduko al dizu zure helburuak betetzen? Zer eskaintzen dizu?

Prezioa.

Prezioa erabakigarria izaten da. Ingelesa ikasteko metodo berritzaile guztiek ez dute helburuen arabera kobratzen. Hau da, guztietan ezin duzu sistema erabili ikastaroa edo maila gainditu arte. Ziurtatu duzu horrela dela?

Aspektu horiek kontuan izanik, ziur erabaki on bat hartuko duzula eta ingelesa ikasteko sistema berritzailerik onena hautatuko duzula.

Ingelesa zuhurki eta behin betiko ikasteko aholkuak

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain