Misterioz beteriko hizkuntza eta… euskara ikasteko metodo misteriotsua

2016-05-29

Ikasi euskara

euskara ikastea, hizkuntzak, hizkuntzak ikastea

Elkarbanatu:

Joan den astean sustatu.eus albistegi digitala irakurtzen genuen bitartean YouTuber baten berri izan genuen, Langfocus hain zuzen ere. Paul Jorgen da kanal hau kudeatzen duen YouTuber hori, kanadarra da eta unibertsitateko irakasle izateaz gain hizkuntzalari sutsua da. Bere YouTubeko profilean hizkuntz desberdinen inguruko xehetasun asko ematen ditu, besteak beste euskararenak.

Izan ere, 9 minutuko bideo bat eskaini dio euskararen jatorri misteriotsuari eta datu interesgarri asko aipatzen ditu bertan. Hain da interesgarria non astebeteko epean, 225.000 ikustalditik gora lortzeaz gain, hainbat hedabidetan agertu den, EITB-ko albistegietan barne. Gainera bideoaren hasiera bere kanaleko 50.000 harpidetzak ospatzeko erabili du, beraz zorionak.

Esan bezala bideo labur bezain entretenigarria da, ingelesez dago euskarazko azpitituluekin eta ikustea gomendatzen dizuegu:

Kanadatik etorritako bideo honi ekarpen propioa egin nahi diogu, gure ustez interesgarriak diren datu batzuk gehituz:

  • Paulek aipatzen duen moduan euskarak 714.000 hiztun ditu 2.648.000 biztanle dituen Euskal Herrian. 663.000 hiztun Hego Euskal Herrian eta 51.000 hiztun Ipar Euskal Herrian. Datu zuzenak badira ere, azpimarratu nahi dugu euskara ulertzeko gai diren pertsonak 1.102.391 direla 2011-ko Eusko Jaurlaritzaren V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera.
  •  Ingelesa eta euskara alderatzeko oso adibide argigarriak azaltzen ditu. Adibide hauetan esandakoaz gain, euskarak SOV (subject–object–verb) egitura erabiltzen duela erantsi nahi dugu. Izan ere, badakizue aditza esaldiaren amaieran jartze honek hainbat buruko min ematen dizuela euskara ikasten hasten zaretenean. Bitxikeria gisa, bazenekien munduko hizkuntz gehienek egitura hau erabiltzen dutela? Gehiago jakin nahi baduzu irakurri Wikipediako artikulu hau.
  • Bazenekien euskarak ez daukala genero gramatikalik? Genero neutraltasun horrek gizon emakumeen arteko desberdintasunak saihesten laguntzen digu. Asmakizun bikaina dela uste dugu 🙂
  • Bideoak aipatzen duen moduan euskara hizkuntz zaharra da. Izan ere bizirik mantentzen diren munduko 10 hizkuntza zaharrenen artean kokatzen da. Ez da gutxi!
  • Batzuetan ez gara jabetzen gure hizkuntzak hizkuntzalaritzan duen garrantziaz eta munduan zehar duen presentziaz. Euskaldunok munduko txoko desberdinetara goazenean euskara ere gurekin eramaten dugu. Adibide bezala AEB-etako hiriburu baten, New Yorkeko Manhattan auzoko eskola publiko batean, euskara presente dago. Gainera Amerikan hitz egiten diren 300 hizkuntzen artean dago eta 1.860 hiztun ditu.
  • A Mistery language definizioa erabiltzen du Paulek euskara deskribatzeko. Aipagarria da herri txikia izanda euskaldunok euskararen sustapen eta ikaskuntzara bideratzen ditugun egitasmo eta inbertsio handiak. Hizkuntza misteriotsu hau irakasteko, sistema “misteriotsu” bat sortarazi dugu euskaldunok: hizkuntzak ikasteko merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra. Gure sistema adituak, adimen artifizialaz baliatuz, munduko edozein txokotan euskara ikastea ahalbidetzen du.

Eskerrik asko, Paul, gure altxor preziatu hau sustatzeko egin duzun ekarpen ederragatik.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain