Etiketa: aprende euskera

Misterioz beteriko hizkuntza eta… euskara ikasteko metodo misteriotsua

2016 May 29, Sunday

Euskara ikasi

, ,

Joan den astean sustatu.eus albistegi digitala irakurtzen genuen bitartean YouTuber baten berri izan genuen, Langfocus hain zuzen ere. Paul Jorgen da kanal hau kudeatzen duen YouTuber hori, kanadarra da eta unibertsitateko irakasle izateaz gain hizkuntzalari sutsua da. Bere YouTubeko profilean hizkuntz desberdinen inguruko xehetasun asko ematen ditu, besteak beste euskararenak. Izan ere, 9 minutuko bideo […]

Jarraitu irakurtzen

Egunero erabiltzeko moduko atsotitz edo esaera zaharrak

2016 May 11, Wednesday

Euskara ikasi

, ,

Atsotitz, zahar-hitz, esaera zahar edo errefraua herri erabilerako esaldi zuzen eta zehatza da, ahoz aho transmititua eta tradizio luzekoa. Irakaspen morala, praktikoa edota sineskeria adieraz ditzakete. Askotan metaforikoak eta umorezkoak dira. Anonimoak dira gehienetan eta jatorria aurkitzen zailak. Zergatik zaharra? Tradizio luzekoak direlako. Zergatik hitza? Ahoz aho transmititu izan direlako. Atsotitzak hizkuntza guztietan izaten dira, […]

Jarraitu irakurtzen

Euskaraz amets egiteko. Zure euskara mailara egokitzen diren liburu batzuk

2016 April 25, Monday

Euskara ikasi

, ,

Txiki-txikitatik, eskola garaietatik, irakurtzea oso garrantzitsua dela esaten digute. Gogoratu eskola garaiak! Seguru zeuk ere baduzula gustuko izan zenuen liburu bat. Neurea “Ortzadarra sutan” izan zen. Orain publikoki hau esateak lotsa pixka bat ere ematen du, baina kontuan hartu gaztetxoak ginela. Irakurketak funtsezko garrantzia dauka hizkuntzen ikasketa prozesuan. Horregatik, bai&by-k euskarazko liburu batzuk partekatu nahi […]

Jarraitu irakurtzen

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak barra-barra!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain