Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros, para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como analizar sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web. Cómo configurar cookies

EUS

Plataforma adimenduna eta hezkuntza-softwarea, entzumen-urritasuna duten pertsonentzat

Ezagutu merkatuan adimen artifizialean oinarritutako eta ikasle bakoitzarentzat % 100ean pertsonalizatutako sistema adimendun bakarra, entzumen-urritasuna duten pertsonei euskara eta ingelesa ikasteko aukera ematen diguna.

Eskatu informazio gehiago inolako konpromisorik gabe, eta egiaztatu bai&by-k nola laguntzen digun pertsona gorrei euskara edo ingelesa askatasunean ikasten.

(TVEko “En lengua de signos” programako bideoa keinu-hizkuntzan ikus dezazun prestatuta dago)

bai&by, DDK System teknologiari esker, pertsona gorrentzat dagoen merkatuko sistema adimendun bakarra da.

DDK System sistema adimendunak diagnostikorako gaitasuna du, eta azterketa estatistikoen bidez ikasle bakoitzaren ezaugarriak antzematen ditu, bere profil espezifikoa osatzen du eta pertsona bakoitzarentzat guztiz pertsonalizatutako estrategia diseinatzen du..

Pertsona gorrentzat online plataforma adimendun bat garatu dugu, bigarren hizkuntzak ikasteko ditugun zailtasunak gainditzen lagunduko diguna, DDK System gure ezaugarrietara egokituz.

Zergatik bai&by euskara ikasteko?

Gure ikasleen % 95ek gomendatzen gaitu.

25 urtetik gorako esperientzia.

37.000 ikasle eta 900 enpresa baino gehiago.

Emaitzak % 100 bermaturik.

Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa) edo ASORNA (Pertsona Gorren Nafarroako Elkartea) elkarteetako bazkidea bazara, aprobetxatu eskaintza euskara eta ingeleseko bai&by ikastaroetan.

Gorren elkarte bateko kidea zara eta bai&by metodoaren onurei buruzko informazioa jaso nahi duzu?

Irabazi-asmorik gabeko proiektu hau bai&by Fundazioak hezkuntza-baliabideen sozializazioa lortzeko duen bokazioagatik sortu da.

Proiektuaren erronka izan da bai&by-ren hizkuntzak ikasteko plataforma adimenduna pertsona gorrentzat egokitzea, eta emaitzak estatuko pertsona gorren elkarte guztiekin partekatu nahi ditugu. Gure metodologiak nola funtzionatzen duen erakustea nahi baduzu, edo zure erakundeko kideei euskara edo ingelesa askatasunean ikasteko aukera eskaini nahi badiezu, jarri harremanetan bai&by-rekin.

Partekatu hau