ZORIONAK! bai&by-ren LangMind proiektua Quality Innovation Award lehiaketaren irabazle Euskadi mailan; zuzenean mundu mailara goaz!

2017-11-08

Albisteak, Ikasi hizkuntzak

bai&by Fundazioa, langmind, linguagrama

Elkarbanatu:

Joan den hilabetean blog sarrera honetan jakinarazi genizuen bezala, Quality Innovation Award-en finalistak ginen. Gaur ordea, berri hobeak dakartzagu: gure kategorian Euskadiko IRABAZLEAK gara eta mundu mailako finalera goaz!

BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) eta Elhuyarrekin elkarlanean nai&by-n garatu dugun I+G+b LangMind proiektua irabazle izan da Quality Innovation Award lehiaketako 7 kategorietako batean; guztira 29 proiektu baino gehiago aurkeztu dira.

2007. urtean Excellence Finland erakundeak sortutako lehiaketa da Quality Innovation Award (QIA); haren helburua da produktu, prozesu, erakunde eta abarren berrikuntza sustatzea. Hala, bai&by-n lehiaketa horretara aurkeztu nahi izan genuen gure proiekturik berritzaileena, LangMind. Finalista izan garela ikusteak eta QIAko epaimahaiak egindako lana positiboki baloratu dela ulertzeak aparteko motibazioa eman digu.

Saria, datorren abenduaren 12an jasoko dugu poztasun handiz Donostiako Kursaal aretoan.

Albiste bikain hau aprobetxatuta, zuekin partekatu nahi ditugu LangMind proiektuari buruzko lerro batzuk, eta, bide batez, horrek bai&by-ko ikasleentzat izango dituen onurak azaldu nahi dizkizuegu.

LangMind proiektuaren abiapuntua

Euskara eta ingelesaren hizkuntza-etiketatzean artearen egoera aztertu ondoren, antzeman zen proiektua bideragarria zela, etiketatze automatikorako teknologiek izandako aurrerapenari esker. Horrela, DDK System sistema hobetu ahal izan da, eta hizkuntza-adimenaz hornitu; haren eraginkortasuna hobetzeko eta DDK Linguistics sistema berria garatzeko.

(Bideoa ikusi: Linguagrama English)

LangMind-en faseak

Lehenik eta behin, hizkuntza bakoitzaren (euskara eta ingelesaren) Hizkuntza Mapa sortu da: lexikoa, esaldien osagaiak, esaldi motak, aditza, deklinabidea, lokailuak eta diskurtso-antolatzaileak, nozio gramatikalak…

Paraleloan, “Etiketak” aplikazioa garatu da Elhuyarren laguntzaz, material didaktikoaren etiketatzea modu automatikoan egiteko, baita, etiketa pedagogikoen bitartez (nodo pedagogikoak, unitate sintaktiko konplexuak…), anbiguotasuna kendu, zuzendu eta zabaltzeko ere. Horri esker, jakin dezakegu zer eduki lantzen ari diren une bakoitzean; eta, ikerketa prozesuak aurrera egiten duen neurrian, eguneratuz doa aztarna linguistikoa, atomoz atomo.

Hizkuntza-etiketatzeari esker, DDK Linguistics sistema berria gai da aipatutako analisia ikasle bakoitzaren aztarna linguistikoarekin lotzeko; horrela, hobetu egingo dira bai diagnostikoa bai ikasketa-prozesuaren eraginkortasuna.

Era berean, Linguagrama moduluak datuak aurkezten ditu modu grafikoan, eta aukera ematen du ikasleen aztarna linguistikoa aztertzeko, bere bilakaeraren informazio zehaztua eskainiz. Horrela, posible da ikasketa-prozesuetan hutsuneak identifikatzea, orain arte ez bezalako zehaztasunaz. Diagnostiko zehatz eta zorrotzaren bitartez, aholkularitza pedagogikoa erabat pertsonalizatua izango da.

Proiektu pilotuaren ondorioak

Proiektu pilotuan lanean ari gara oraindik, baina emaitzek abantaila garrantzitsuak agerian utzi dituzte dagoeneko:

  1. Hizkuntzak online ikastearen ikuspegi berria; pertsona bakoitzak ibilbide erabat ezberdina egingo du: “ikasketa nahieran”.
  2. Prestakuntza malgua behar dutenen beharrizanei erantzuten die (365 egun / 24 ordu), kalitate ona eta emaitzak albait epe laburrenean emanda.
  3. Diagnostiko erabat zehatza: orain arte ezezagunak ziren aholkularitza pedagogikorako aukera berriak ahalbidetuko ditu.
  4. Online ikasketa eskola partikular bihurtzen du Irakasle Birtualaren bitartez, DDK Linguistics teknologiari esker.
  5. bai&by taldearen eta Euskadin erreferente diren ikerketa zentroen arteko lankidetza efektiboaren adibidea da.
  6. Pertsona eleanitzak garatzeko aukera errazten du, bigarren edo hirugarren hizkuntza eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonen frustrazioa gainditzen lagunduz.

LangMind proiektuaren abantailak bai&by-ko ikasleentzat

DDK System sistema aditua hobetzeko beharraren ondorioz sortu zen LangMind; ikasketa-denbora murriztu eta beharrezkoak ez diren errepikapenak saihesteko helburuz. Hizkuntzaren prozesamendu naturalari eta hizkuntza-etiketatze automatikoari lotutako teknologiek izan duten aurrerapen azkarrari esker izan da posible metodologia hauek garatzea, orain dela urte batzuk ezinezkoa izango zatekeen eta.

bai&by-ren sistema adimentsuaren baitan ezartzeko prozesuan dago LangMind, eta honako alderdiak barne hartzen ditu:

  1. Hizkuntza barneratzeko denbora-tartea laburtzen du.
  2. Ikasleen eraginkortasuna eta arrakasta-aukerak areagotzen ditu hautatutako hizkuntza barneratzeko prozesuan.
  3. Aholkularitza pedagogiko pertsonalizatua hobetzeko aukera ematen digu.
  4. Enpresek modu grafikoan ikusi ahal izango dute ikasleak hizkuntzetan trebatzeko Planaren errendimendua, baita horien aztarna linguistikoaren bilakaera ere.

Bukatzeko, gainera, espero dugu laster berri onak emateko moduan izango garela. Bien bitartean, betiko legez, proiektuaren baitan sortzen diren nobedadeen jakitun izango zaituztegu.

Ingelesa zuhurki eta behin betiko ikasteko aholkuak

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain