Musika entzunez ingelesa ikastea

2017-12-12

Ikasi euskara

euskara aholkuak, ikasteko metodologia berritzailea, ingelesa ikasteko aholkuak

Elkarbanatu:

Hizkuntzak ikastea ez da zertan aspergarria eta gogorra izan behar, badaude metodo dibertigarriak, hala nola musika entzunez ingelesa ikastea. Ez duzu sinesten? Guk azalduko dizugu nola egin.

Baliabide asko dituzu eskura hizkuntzak ikasteko; esaterako, filmak jatorrizko hizkuntzan ikustea. Baina hori modu bat baino ez da. Musika entzunez ingelesa ikastea ere posible da.

Musikaren bidez hiztegia aberastu, ahoskera hobetu eta ahozkoaren ulermena lantzeko aukera daukazu, zuk nahi duzun erritmoan. Hain zuzen ere, oso tresna baliagarria dela uste dugulako, musika entzunez nola ikas dezakezun kontatuko dizugu.

Nola ikasi ingelesa musika entzunez

  1. Aukeratu abesti bat eta entzun hainbat aldiz. Errepikapena metodo erabilgarria da hizkuntzak ikasteko. Izan ere, gure metodo berritzailearen oinarria horixe da. Entzumena landuko duzu eta hainbat esamolde eta forma gramatikal barneratuko dituzu, modurik errazenean.
  2. Karaokeak atsegin badituzu, uneren batean txipa aldatu beharko duzu. Saiatu gustuko abestiak letra irakurri gabe abesten. Esaten ari direna ulertzen ez duzunean, kontsultatu letra eta jarri arreta ahoskerari.
  3. Abestiak diktaketa moduan ere erabil ditzakezu. Idatzi eta gero, zuzendu, zertan huts egun duzun jakiteko. Belarriz ikastea metodo eraginkorra da, baina abesten duzuna ondo idazten jakitea ere bai.
  4. Abestia entzuten duzun bitartean letrak irakurtzea, besterik gabe, musika entzunez ingelesa ikasteko modu ona da. Ahozkoaren ulermena hobetzen laguntzen du.

Gainera, badaude plataforma eta tresna lagungarri asko. Esaterako, musikaren bidez hizkuntzak ikastera bideratutako web orriak daude, hala nola Lyrics training izenekoa. Abestien bidez ikasten laguntzen du; eta, gainera, idazketa, irakurmen, ulermen eta ahoskera ariketak ditu.

 

Ingelesa zuhurki eta behin betiko ikasteko aholkuak

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain