Hizkuntza-akademia batean izena eman aurretik aintzat hartu beharreko gomendioak

2016-09-20

Ikasi hizkuntzak

euskara ikastea, hizkuntzak enpresentzat, metodologia berritzailea

Elkarbanatu:

Hizkuntza-akademia batean izena ematekotan bazabiltza, zenbait gauza planteatu behar dituzu ondo aukeratzeko.

Hori dela eta, bai&by-ren blogean hizkuntza-akademia bat aukeratzeko zenbait gomendio eskaintzen dizkizugu. Apuntatzeko erabakia hartu aurretik zure buruari egin beharreko 5 galdera dira, hain zuzen ere. Horrenbestez, hartu boligrafoa, eseri eta apuntatu.

Hizkuntza-akademia bat aukeratzeko gomendioak. Zure buruari egin beharreko 5 galdera

Zeintzuk dira nire helburuak?

Lehenik eta behin, estratega onek bezalaxe, pentsatu hizkuntza-akademia batean izena emanda zer lortu nahi duzun. Perfekzionatu? Ahozkoa hobetu? Entzumena landu? Azterketa ofizialen batera aurkeztu? Hilabeteren buruan ezin hobeki hitz egin?

Epe ertain eta luzera dituzun helburuen arabera, baliteke momenturik egokiena ez izatea, edo bai. Horrez gain, errealista izan helburu horiek planteatzen dituzunean. Oso frustragarria da helburuak ez betetzea eta denbora galtzen da azkenean.

Ba al dut denborarik?

Denboraz ari garela… Hona hemen beste gomendio bat: galdetu zure buruari hizkuntza bat ikasteko denborarik eta gogo nahikorik duzun.

Gure kasuan, ordutegiak malguak dira eta 24 orduz gaude eskuragarri baina, hala ere, orduak eta interesa beharko dituzu konstantea izateko eta hasitako ikastaroak emaitzak emateko.

Zenbat ordaintzeko prest nago?

Galdera hori ezinbestekoa da, zure azken erabakia baldintzatuko duelako eta akademia bat edo beste aukeratzera eramango zaituelako. Hala ere, ez erreparatu prezioari bakarrik, xehetasun osoz aztertu zer eskaintzen dizuten (bermeren bat ematen dizuten, ordu kopurua, taldeen tamaina, materiala sartzen den…) eta zenbat gastu diren (lekualdaketetarako behar duzun denbora, garraioa…). Eta gogoratu: batzuetan merkea garesti irteten da; eta “garestia” izateak ez du beti esan nahi kalitatezkoa denik.

Zein metodologia erabiltzea gustatuko litzaizuke?

Edo beste modu batera esanda, nola gustatuko litzaizuke hizkuntza ikastea? Beharbada nahiago duzu metodo konbentzionalagoak erabiltzen dituen akademia batera joatea, edo ahozkoari edo entzumenari denbora gehiago eskaintzen dizkion batera.

Batek daki! Beharbada metodologia berritzaileago bat probatu nahi duzu, emaitzak bermatzen dituena.

banner learn basquebanner learn basque

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain