EGA: Ahozko azterketa gainditzen lagunduko dizuten aholku edo trikimailu batzuk

2016-05-04

Sailkatu gabe

euskera, hizkuntza ikastea, Ikasi euskara

Elkarbanatu:

Pentsatu duzu nola egingo diozun aurre ahozko azterketari?

Hona hemen gure trikimailuak:

Jarrerari dagokionez

  1. Arnasa lasai hartu! Arnasa hartzeak pentsatzeko denbora emango dizu, gainera biriketan airea izango duzu argi hitz egiteko eta horrek seguruago sentiaraziko zaitu.
  2. Txiklerik ez! Ahoan zerbait dugula zailagoa da argi hitz egitea eta hitzak ondo ahoskatzea.
  3. Egizu irribarre! Irribarreak esaldia nola egituratu duzun ahaztarazi dakioke solaskideari (aztertzaileari) eta mezuari erreparatuko dio.
  4. Begirada: Begiratu solaskideari, ahal dela begietara. Lotsatia bazara, begitartera alde hori neutroa baita.
  5. Aurpegia: Solaskidearen aurpegiari erreparatu. Han ere badago informazioa. Egiten dituen keinuei erreparatuz gero, ondo ulertzen ari den antzeman ahal duzu. Eta, horrenbestez, azaldutakoa beste era batera kontatu, edo parafraseatu.
  6. Gorputza: formaltasunaren eta antzezlanaren arteko oreka lortzeko ondoko jarrera da egokiena: bizkarra aulkiaren bizkarraldearen kontra, oinak lurrean ondo jarrita, eta belaunak elkarrekin estutu barik, eta aurrera makurtu barik. Azterketa “ antzezlana” da, baina …
  7. Urduri bazaude: lasaigarri gisa, erabil ezazu eskuartean jolasteko objekturen bat (bolaluma, pilotatxoa…). Baina kontuz! Ez ibili zarataka, bestela gainerakoak ere urduritu egingo dira.
  8. Arretaz entzun: Solaskideak esaten duena arretaz entzuten baduzu, gehiago hitz egitera animatuko duzu. Azterketak ez du bakarrizketa izan behar, biok hartu behar duzue parte.
  9. Galderak egin: Zure parte-hartzea bukatutakoan, solaskideari hitza emateko era honetako galderak erabil ditzakezu: “eta zuk zer pentsatzen duzu?”; “Nola ikusten duzu zuk?”, “Bat zatoz nirekin?”… Jarrera horrek lasaitasuna eta segurtasuna adierazten du.
  10. Ideiak trukatu: Elkarrizketa da, ez duzu zuk zeuk denbora osoa bete behar. Azterketan kide duzunarekin ideiak trukatzeak eta alderatzeak jarduna arinagoa eta interesgarriagoa bilakatuko du, entzuleak arreta handiagoa jarriko du.

Diskurtsoari dagokionez

  1. Eskatutakoari erantzun: Gogoratu eskatu dizuten gaia garatzeko behar duzun oinarrizko informazio garrantzitsuena (emandako testuan agertzen dena).
  2. Arrazoitu / ilustratu: edozertaz hitz egin behar duzula ere, kontuan hartu ondokoek diskurtsoa luzatzen lagundu ahal dizutela.
    • Galderarik erantzun behar baduzu, arrazoitu erantzuna.
    • Adibideak: ideiak ilustratzeko edota ideia korapilatsuak argi uzteko erabilgarriak izaten dira.
    • Gauza, egoera … bat zergatik gustatzen zaizun edo zein sentimendu eragiten dizun azaltzeak ere lagundu ahal dizu.
    • Aparteko informazioa: xehetasunak ematea ere lagungarria izan daiteke.
  3. Aberastasuna: denbora badago, gaiari dagokion informazio zabalagoa eman ahal duzu. Horrela, adieraz dezakezu lexiko aberatsaren jabe zarela, egitura multzo zabala erabiltzeko gai zarela, edota duzun jario ona.
  4. Elkarreragina: Lagun batekin hizketan arituko bazina bezala jokatu behar duzu, hau da: besteari galderak egin, edo zehaztapenak eskatu, berak esandakoari buruzko iritzia eman, bestearen txanda errespetatu eta behar duzunean hitza hartu…
  5. Berriz azaltzeko eskatu: Galdetutakoa ulertu ezean, eskatu berriz ere azaltzeko. Kontuan hartu ondo ulertzen ez baduzu, agian, erantzuna inkoherentea izan daitekeela.
  6. Zuzenketak: Argi izan ahozko azterketan zuzenketak egitea baduzula, neurrian eginez gero, gainditzeko aukera zabalagoa izango duzu.
Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain