2019-06-04
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Ia-ia lau hamarkada betetzear zituen EGA (Euskara Gaitasun Agiria) azterketa ez da berriz egingo, ekaineko hau izango da EGA azterketara aurkezteko azken deialdia. Aurrerantzean, HABEren C1 azterketak hartuko du EGAren lekukoa eta euskara maila frogatu nahi duzuen ikasleek azterketa honetara aurkeztu beharko zarete.
EGAren helburua, ondo dakizuen bezala, azterketa gainditzen zuten ikasleen euskaraz aritzeko gaitasuna ziurtatzea zen, ahoz zein idatziz. Hau da, ikasle jakin batek euskara batuaren ortografia eta arauak ezagutzen zituela frogatzen duen ziurtagiria zen EGA.
EGA azterketa gainditzeko hiru proba egin behar ziren eta proba bat egin ahal izateko aurrekoa gainditzea ezinbestekoa zen:
Goian esan bezala ia-ia 40 urteko ibilbidea egin eta gero, ekainetik aurrera ez da EGA azterketa gehiagorik burutuko. Hemendik aurrera, euskara maila ziurtatu nahi duzuen ikasle orok HABEren C1 azterketa egin beharko duzue.
Aldaketa hau Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren harira burutu da, eta euskara azterketen eta tituluen berrantolaketa du helburu eta bikoizketak saihestea. Baina zeintzuk dira zehazki, eta maila praktikoan, EGA eta HABEren C1 azterketen desberdintasun nabarmenenak?
Honen ondorioz, azterketa hiru egunetan egin beharrean, bi egunetan egingo da, lehenengo egunean idatzizko proba eta irakurmena, eta bigarrenean entzumena eta ahozkoa. Baina bai&by-n edo beste edozein euskaltegi homologatutan matrikulatuta bazaude, eta bertan irakurmena eta entzumena gainditu badituzu, HABEren azterketan idazmena eta mintzamena baino ez dituzu egin beharko.
Hau honela, azken EGA deialdia ekainaren 28an izango da. Baina adi! 2019ko EGAren bigarren deialdira aurkeztekoak zinetenok, HABEren C1 azterketara aurkezteko aukera izango duzue.
bai&by-n ikasten duzuen ikasleoi zera gogorarazi nahi dizuegu, taula honetan aurkituko dituzuela bai&by-ko mailen baliokidetzak HABEren mailekiko.
Bukatze aldera, azken EGA deialdi honetarako aurkeztuko zaretenok laguntzeko asmoz, ahozko azterketa gainditzeko prestatu genuen bideo hau ikustea gomendatzen dizuegu. Gure aburuz, oso baliagarri gertatuko zaizue: Nola egin aurre ahozko azterketa bati.
Azken aholkua, nahi izanez gero, zuon euskara maila neurtzeko bai&by-ren mailaketa-proba adaptatiboa erabil dezakezue, oso diagnostiko zehatza lortuko duzue, zuen erantzunen arabera egokitzen delako. Animatu probatzera.
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk