Euskara hobetuz, egunean behin jolastu nahi dugu

2019-06-25

Albisteak

euskara, euskara udan, hizkuntz akademiak

Elkarbanatu:

Euskara ikasteak edo praktikatzeak ez du zertan aspergarria izan. Seguru gaude gurekin ikasten duzuen guztiok esaldi honekin bat etorriko zaretela. Hizkuntza baten oinarriak finkatuta daudenean, jokoak, filmak, liburuak eta mugikorrentzako app-ak oso erabilgarriak izan daitezke metatutako ezagutza hori guztia praktikan jartzen laguntzeko. Izan ere, ikaskuntza prozesuaren osagarri ezin hobeak izan daitezke.

Horrexegatik, noizean behin, bai&by-ren irakasle birtualaren osagarri izan daitezkeen proposamen desberdinak aurkeztu ohi dizkizuefu. Adibidez, hurrengo blog bidalketa hauetan:

Gaurkoan ere, horrelako blog bidalketa batekin gatoz. Euskara praktikatzearekin, eta euskal kulturaz blai egitearekin batera, egunero-egunero minutu kilikagarri batzuk pasatzeko aukera emango dizuen mugikor aplikazioa aurkeztu nahi dizuegu.

Egunean behin, euskara praktikatzea bermatzen duen app-a

Egunean behin aplikazioa CodeSyntax enpresak garatu du.[/caption]

“Egunean Behin” izeneko app honekin, euskara jolastuz praktikatzeko aukera daukazu. Bere izenak adierazten duen moduan, egunean behin jokatu ahal izango duzu. Izan ere, aplikazioak egunean behin 10 galderaz osatutako galde-sorta bat erantzuteko aukera emango dizu. Tribial estiloa duen jokoa izanik, asmatzen dituzun erantzunak eta berauek erantzuteko behar izan duzun denbora uztartuz, puntuazio bat lortuko duzu. Puntuazio horrek, beste jokalarien puntuazioarekin batera, aste horretako sailkapen orokorra osatuko du.

Sailkapena astero berrezarriko da, hau da, astelehenetik igandera lortzen dituzun puntuak bakarrik zenbatuko zaizkizu. Baina… astean behin sari bat lortzeko aukera izango duzu! Sailkapen orokorrean puntuazio egokia lortuz gero, aste horretako sailkapeneko lehena izatekotan, saria oso-osorik zuretzat. Eta noski, saria, astero-astero aldatzen da.

Baina zu bakarrik jokatzea aspergarria izango dela uste baduzu, taldean jokatzeko aukera izango duzu. Adibidez, familian, lankideekin edota lagunartean. Nahi beste talde osatzeko aukera baitago.

Aplikazioa probatu nahi baduzu hemen daukazu Android sistema eragiledun mugikorrentzako aplikazioa lortzeko lotura edo iOS badarabilzu beste lotura honetan aurkituko duzu aplikazioa.

Udako oporraldiak datozenez, joko entretenigarri bezain aberasgarria iruditu zaigu. Zure euskara maila polita bada, nork daki, agian hurrengo saria zuretzako izan daiteke. Animatu eta probatu.

A! Eta ondo pasa!

banner learn basquebanner learn basque

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain