Ingelesa eta euskara ikasteko berme paregabea eskaintzen dizugu hiru konpromiso hauen bitartez

2017-02-21

Ikasi hizkuntzak

hizkuntza emaitzak, hizkuntza metodo adimentsua

Elkarbanatu:

bai&by-n prezio itxiekin egiten dugu lan. Maila-proba amaitutakoan zure helburua lortzea zenbat kostatuko zaizun jakin dezakezu; izan ere, nahi baduzu, gure aholkulariek berehala esango dizute. Hizkuntza-zentroren batek hartu al du zurekin horrenbesterainoko konpromisorik?

Ingelesa edo euskara bai&by-ren metodo adimendunarekin ikasi duzuen ikasleok lehen eskutik dakizue hizkuntza-zentro arduratsua garela. Halaber, badakizue enpresa gutxik dituztela bai&by-ren bermeak ikasleentzat.

Gure taldearentzat garrantzitsua da gurekin hizkuntzak ikastea erabakitzen duten pertsonak eroso sentitzea, metodoarekin eta sistema adimendunarekin ez ezik, baita ematen ditugun zerbitzu guztiekin ere.

Gaur aditzera eman nahi dizugu zein diren gure konpromisoak eta bermeak eta zergatik diren garrantzitsuak gure taldearentzat.

Emaitzen bermea bai&by-n ingelesa eta euskara ikasteko

bai&by-n ez duzu denboragatik ordaintzen, helburuengatik ordaintzen duzu

Garrantzitsua da jakitea bai&by-n matrikulatzen zarenean, beste hizkuntza-zentro batzuetan ez bezala, maila osoen kopuru baterako matrikulatzen zarela, ez denbora jakin baterako. Horrek esan nahi du PL1 mailara iristeko ikasi nahi baduzu euskara, aurkeztuko zaren oposizioak hala eskatzen duelako, bai&by-k bermatu egiten dizula metodo adimendunarekin zure helburua lor dezakezula. Baina guk zurekin konpromisoa hartzen dugun bezala, zuk zeure buruarekin konpromisoa har dezazun behar dugu.

Niveles bai&by euskara e inglés

Astean, batez beste, 3 orduz ikasiz gero, zure helburua lortuko duzula bermatzen dizugu.

Ez dakigu zenbat denbora beharko duzun, baina bai&by-rekin behar duzun denbora guztian ikasi ahal izango duzula bermatzen dizugu, kostu gehigarririk gabe. Hori da gainerako hizkuntza-zentroekiko daukagun desberdintasun garrantzitsuenetako bat.

Hain zuzen ere, gainerako hizkuntza-zentroek ez bezala, guk ez dugu denboraren arabera kobratzen, helburuen arabera baizik. Horrek esan nahi du gure gain hartzen ditugula zure ikasketen kostuak, baldin eta zuk, zure konpromisoak beteta, hasieran kontratatutakoa baino denbora gehiago behar baduzu. Inork ezin du hori esan, eta guk idatziz jartzen dugu.

Gure ikasleek, batez beste, 25 ordu behar izaten dituzte maila bat arrakastaz gainditzeko. Zuk denbora gehiago behar baduzu, lasai egon zaitezke eta ikasten jarraitu helburua lortu arte. Ikasketa-prozesu bakoitza desberdina da, guztiok desberdinak garelako, hau da, ez dugulako denok erritmo berean ikasten. Horren jakitun gara eta lagundu egin nahi dizugu.

bai&by-n zuk erabakitzen duzu zer erritmotan ikasi nahi dituzun hizkuntzak

Badakigu ezin duzula ingelesa edo euskara ikasten soilik jardun eta, batzuetan, lanagatik edo aisiagatik, etenaldi bat egin behar duzula ikasketetan, esaterako, negozio-bidaia bat egiteko edo oporretara joateko.

bai&by-n hitzematen dizugu behar duzun denboran zure ikasketa-prozesua etengo dugula eta utzitako tokian berriro ekingo diogula. Gogoan izan astean 3 orduz ikasteko konpromisoa eskatzen dizugula. Ez dizugu batez besteko ikasteko ordu-kopurua zapuztu nahi atzerrira joan behar izan duzulako. Dena den, gogoan izan behar duzu tableta eraman eta ikasten jarrai dezakezula 😉

Eroso senti zaitezen eta ikasten ari zaren hizkuntzan oinarri sendoa har dezazun nahi dugu, hizkuntza ikasteari utzi eta hizkuntza menderatzen hasteko.

Euskara ikasteko bekak

Eskaintzen dizkizugun konpromiso eta bermeez gain, bai&by-n zure irmotasuna saritu nahi dugu. Euskara ikasten ari bazara eta mintzapraktiketan modu erregularrean hartzen baduzu parte, beka berezia daukagu zuretzat.

Hauxe da gure hirugarren konpromisoa: zure ikasketa-helburuak betetzeko behar izan duzun denboran modu erregularrean joan bazara gure zentroetako mintzapraktiketara, 150 eta 1.200 € arteko beka emango dizugu euskara ikasteko prozesua amaitzen duzunean.

Kasu horretan ere konpromisoa eskatuko dizugu. Gure iritziz, mintzapraktiketara modu erregularrean joatea saioen % 70era joatea da. Konpromisoa har dezazun nahi dugu, bai&by-rekin ez ezik, baita zeure buruarekin ere.

Horiek dira bai&by hizkuntza-zentroetan gure ikasleekin hartzen ditugun hiru konpromisoak. Izan ere, zu gai bazara zeure buruarekin konpromisoa hartzeko, guk ere konpromisoa hartuko dugu zure hizkuntzak ikasteko prozesuarekin. Lehen paragrafoan aipatu dudan bezala, Fundazioa gara, gizartearekiko erantzukizuna duen enpresa bat gara. Eta zure helburuekin ere badugu erantzukizuna.

Ez gara besteak bezalako hizkuntza-zentroa. Izan ere, euskara edo ingelesa ikasteko merkatuko sistema adimendun bakarra daukagu 😉

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain