Egin dohaintza bai&by Fundaziora



Zalantza ohikoenak
1. Nola burutuko dut ordainketa?
Oso modu erraz eta seguruan. Bi aukera dituzu, PayPal-en bitartez edo formulario hau betez banku-helbideratzea egiteko. PayPal-en kontu bat baduzu, zure kontuaren bitartez helbideratuko zaizu kuota; bestela, nahikoa da zure banku-txartelaren datuak ematea eta kobrantza bankuaren bitartez bideratuko da ohiko moduan.
2. Zenbatero kobratuko da?
Laguntzaile-kuota urterokoa da. Urtero, ordainketa egiten duzun hilabetean kuota bera kobratuko zaizu. Baja eman nahi izanez gero, nahikoa da kobrantza egin baino hilabete lehenago e-postaz jakinaraztea edo helbideraketa atzera botatzea.
3. Zenbat kobratuko da?
Norbanakoen urteroko laguntzaile-kuota 50 eurokoa da.
4. Segurua da Internet bitartez kontu zenbakia ematea?
Bai, oso segurua da: banku-helbideratzea bideratzeko formularioa HTTPS bitartez egiten da eta PayPal munduko ordainketa sistemarik seguruenetarikoa da.
Itzulo bai&by Fundazioko orri nagusira