Hizkuntzak ikasteko zaletasunak, murgildu zaitez hizkuntzan

2017-12-19

Ikasi hizkuntzak

hizkuntzak, hizkuntzak ikasteko aholkuak, metodologia berritzailea

Elkarbanatu:

Aurkitu hizkuntzak ikasteko zaletasunak, aspertu gabe zure maila hobetzeko modu dibertigarriak.

Seguru aski, ez duzu inoiz imajinatu zure zaletasunak hizkuntzak ikasteko erabil zenitzakeenik. Egia da euskara edo ingelesa soilik zaletasun baten bidez ikastea nahiko konplikatua dela.

Hala ere, zaletasunek ikaskuntza prozesuan lagun dezakete, eta behar duzun bultzada eman. Gure online ingeles eta euskara akademiaren bidez ikusiko duzu

Nola erabili zaletasunak hizkuntzak ikasteko

Gure herrialdetik kanpo zaletasunak praktikatzea

Badaude zaletasun batzuk, batez ere kirol arlokoak, eremu geografiko zehatz batzuekin lotuak.

Esaterako, bidaiatzea atsegin baduzu, Londres aukera dezakezu asteburu pasa joateko. Edo zure pasioa surfa bada eta ingelesa ikasi nahi baduzu, Australiara joatea erabaki dezakezu. Aldiz, euskara hobetzea bada nahi duzuna, Mundaka edo Zarautzeko surf udaleku batera joan zintezke.

Material espezializatua beste hizkuntza batean jasotzea

Zaletasunek daukaten gauza on bat zera da: material espezializatu asko dagoela horien inguruan, munduko txoko guztietan.

Material espezializatuaz ari garenean, telebista kate, aldizkari, bideo, tutorial eta abarrez ari gara. Planteatu al duzu mota horretako materiala beste hizkuntza batean kontsumitzea?

Praktikatu zure zaletasunak beste nazionalitate batzuetako pertsonekin

Zaletasunak ez dira nazionalitate edo herrialde batekoak soilik, beraz, zure zaletasun berberak dituen jendea aurki dezakezu, harekin batera praktikatzeko.

Nola? Badaude horretarako aplikazioak, zure zaletasun berberak dituen jendea aurkitzea helburu dutenak. Erabili itzazu teknologia berriek ematen dizkiguten aukerak eta aurkitu zure zaletasunak praktikatzeko mintza-lagunak.

Ikusten duzunez, irudimen apur batekin, posible da hizkuntza hobetzeko modu desberdinak aurkitzea. Baina, gogoan izan, zaletasunak ez dira xedea, baizik eta ikaskuntza prozesuaren osagarria, hizkuntza barneratu eta praktikan jartzen laguntzeko.

 

Ingelesa zuhurki eta behin betiko ikasteko aholkuak

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain