Etxean ingelesa berrikusteko bost trikimailu

2016 December 22, Thursday

Euskara ikasi

, ,

Elkarbanatu:

Datorren astean Gabonak direla aprobetxatuz, etxean ingelesa berrikusteko aukera izan dezazun trikimailu zerrenda txiki bat zurekin elkarbanatu nahi dut. Izan ere, hurrengo astean, merezitako atseden-egun batzuk izango dituzu, baina egun horiek probetxuzkoak izan daitezen ezin duzu urte guztian zehar horrenbeste esfortzurekin landu duzun ingelesa albo batera utzi. “Baina nahikoa lan daukat bazkariak, afariak, familia-bilerak… prestatzen” pentsatuko duzu. Bai, hala da; arrazoia duzula erantzun behar dizut. Horrexegatik, hain zuzen ere, hemen jasoko ditudan trikimailuekin ia-ia konturatu gabe egingo duzu.

Goazen bada:

1. Egunerokotasunean erabiltzen dituzun gailuak ingeleraz konfiguratu

Seguru nago egunero erabiltzen dituzun gailuak dituzula, hala nola, smartphone-a edo ordenagailua. Inoiz pentsatu duzu gailu hauek ingeleraz konfiguratzen badituzu hizkuntza praktikatzeko aukera izango duzula? Probatu astebetez, ea nola moldatzen zaren.

2. Gabonetan bidaiaren bat egingo duzu?

Gabonak familiarekin biltzeko datak izan ohi dira. Errepidez bidaia bat egin behar baduzu GPS gailuaren ahotsa ingeleraz jartzea gomendatzen dizugu. Alde batetik belarria egiteko aukera ematen duelako eta bestetik urtean zehar zenbat ikasi duzun antzemango duzulako.

Ziur bai&by-ren sistema adituarekin ikasi duzuna, uste zenuena baino gehiago dela, proba egizu 😉

3. Ingelesa berrikusteko zure smartphone-a erabili

Joan den ikasturtean zure mugikorrean ingelesa ikasteko instalatu behar zenituen APP-en zerrenda egin genuen, irakurri zenuen? Mementoren batean aspertzen bazara, badakizu, atera smartphone-a eta erabili apirilean publikatu genuen APP zerrenda hau.

4. Denbora librea duzula aprobetxatuz: ikusi telesail bat

Ni neu oso gustuko dut telesail desberdinak ikustea, gustu guztietarako telesailak daude, denbora librea izango duzula aprobetxatu eta ikusi gustuko duzun hori bertsio originalean, beharrezkoa izango bazenu azpitituluak jarriz. Horrela, belarria egiteaz gain, irakurmena ere landuko duzu.

5. Ingelesa ikasteko podcast-ak

Podcast-ak Internet bitartez banatzen diren irratsaioak dira, gehienetan musu-truk, hauek gai desberdinak jorratzen dituzte eta badira ingelera ikastera bideratutakoak ere. “6 minute grammar” izan daiteke adibideetako bat. Astearte guztietan 6 minutuko iraupena duten gramatika azalpen berriak publikatzen dituzte. Animatu eta entzun baten bat.

Eta ondo pasa! Ikastea ondo dago, baina ez ahaztu garrantzitsuena: opor egun hauetan ere, senideekin, lagunekin… goxatu! Eta urte berri on!

Volver al blog

Elkarbanatu:

Etxean ingelesa berrikusteko bost trikimailu
Valora este post

Izena eman newsletter-etan

Jaso edukiak zure e-postan

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakinarazten dizugu zure datuak Behin Betiko SLren BEZERO POTENTZIALEN fitxategian sartuko direla. Haren arduraduna Behin Betiko SL da, eta egoitza soziala Bilboko Urkixo Zumarkaleko 22. zenbakiko behean du. Fitxa honetan bildutako datu pertsonalek estatistika- eta merkataritza-helburua dute, merkataritza-harremana bideratzeko asmoz. Bezeroek datuak eskuratu, zuzendu, ezereztu eta aurre egiteko eskubideak erabil ditzakete, legeak agindutakoarekin bat. Horretarako, idatzizko eskaera sinatua igorri beharko dute, NANaren fotokopiarekin batera, aurretiaz zehaztutako helbidera edota bilbao@baiby.com helbide elektronikora. Era berean, jakinarazten dizugu datuak taldeko gainerako enpresei lagatzeko aukera dagoela.

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak barra-barra!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain