Ingelesak lan munduan duen garrantzia

2018 July 31, Tuesday

Ikasi ingelesa

, , ,

Elkarbanatu:

Aspaldi geratu zen argi ingelesak lan munduan duen garrantzia eta errealitate horrek gero eta indar handiagoa dauka. Gainera, azalduko dizugun moduan, badaude hori frogatzen duten datuak.

Ingelesa hizkuntza unibertsala da; mundu osoan gehien hitz egiten den hizkuntzetako bat da; horregatik da hain garrantzitsua lan munduan.

Seguru aski, ez da lehen aldia izango ingelesa ikasteak duen garrantziari buruz hitz egiten entzuten duzuna. Seguru zure gurasoek inoiz esan dizutela ingelesa ikasi edo hobetu beharko zenukeela. Edo, agian, gertatu zaizu lan elkarrizketaren batean elkarrizketatzaileak esatea “let’s talk in English”, eta zu zirkunstantzia aurpegiarekin geratzea. Ezta?

Artikulu honen hasieratik azpimarratu nahi izan dugu; ingelesa oso garrantzitsua da lan munduan; eta horren zergatia azalduko dizugu.é.

Ingelesak lan munduan duen garrantzia. Kontuan izateko 6 aspektu

Hainbat aspektuk erakusten dute ingelesak lan munduan duen pisua. Hainbat datuk frogatu dute azken hamarkadetan hizkuntzak garrantzia hartu duela eta, gaur egun, ingelesa ez dakiena galduta dago.

  1. Negozio eta ikerketa zientifikoetarako hizkuntza erabiliena da.
  2. Randstad aholkularitzaren arabera, tarteko eta zuzendaritza mailako lanpostuen % 80an ezinbesteko baldintza da bigarren hizkuntza bat ezagutza, batez ere ingelesa.
  3. Ingelesa jakiteak lan on bat lortzeko aukerak % 44an handitzen ditu.
  4. Bibliografia zientifikoaren % 75a ingelesez dago.
  5. Ingelesa telekomunikazioen hizkuntza da.
  6. Webgune gehienak ingelesez daude eta gero ingeles-hiztun gehiago daude sareko erabiltzaileen artean.

Lehen, ingelesa jakitea bereizgarria izan zitekeen lana aurkitzeko orduan. Orain, ingelesik gabe lan-merkatutik kanpo zaudela esan dezakegu. Hori erakusten dute datuek.

Baina lasai. Enpresentzako diseinatutako ingeles ikastaroak gero eta eraginkor eta berritzaileagoak dira eta, neurri handi batean, hori onuragarria izaten ari da gure mugez harago negozioak egiteko daukagun aukerarako.

guía para mejorar el inglés
guía para mejorar el inglés

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Ingelesak lan munduan duen garrantzia
5 (100%) 1 voto[s]

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain