Hizkuntzak ikasteko mekanismo mnemoteknikoak

2019-01-15

Ikasi hizkuntzak

euskara hiztegia, ingeles hiztegia, ingelesa sistema adimentsua

Elkarbanatu:

Hizkuntzak ikasteko orduan tresna mnemotekniko baliagarrienetako batzuk bildu ditugu. Gogoan hartu.

Gogo handia genuen gure blogean artikulu hau argitaratzeko. Hizkuntzak ikasteko gure sistema adimentsuak zerikusi handia dauka errepikapena mekanismo mnemotekniko gisa erabiltzearekin.

Bai&by-n badakigu edozein hizkuntza hitz egiterako orduan, esaldi batzuk modu automatizatuan esateko gai izan behar dugula, pentsatzeko beharrik gabe. “Bakarrik irten dadila”, nolabait esatearren.

Beraz, euskaraz jariotasunez hitz egiteko, esaldi horiek epe luzerako memorian mantendu behar ditugu; zehazki, prozedura-memorian. Nola mantendu ditzakegu?

Ondoren, hizkuntzak ikasteko lagungarriak izan daitezkeen mekanismo mnemotekniko batzuk proposatuko dizkizugu.

Hizkuntzak ikasteko mekanismo mnemoteknikoak

“Loci” edo leku teknika

Pentsatu normalean egiten duzun ibilbide bat, gogoratzeko zailtasunik ez daukazuna. Orain, ibilbide horretako leku bakoitzarekin erlazionatu memorizatu nahi duzun hori: Hitzak, aditzak…

Memoriaren jauregia

Lekuaren teknikarekin moduan, etxe edo eraikin bat erabil dezakegu memorizatzeko.

Gela bakoitzari kategoria bat lotzen zaio, esaterako. Ingelesez edo euskaraz etxe bateko gelen edota bertan dauden objektuen izenak memorizatzeko baliagarria izan daiteke, hala nola, altzari eta tresna elektrikoak.

Gako hitzen mnemoteknia

Teknika hori oso erabilgarria izaten da, batez ere hiztegia buruz ikasteko.

Esaterako, ikasi nahi dugun hitza gure hizkuntzan fonetikoki antzekoa den batekin erlazionatu dezakegu. Gauza bera esan nahi ez badute ere, buruan dugun irudi baten bidez erlaziona ditzakegu.

Adibidez, “run” aditza ikasi nahi duzu. Gaztelaniaz “rana” hitzarekin erlaziona daiteke fonetikoki, “ran” ahoskatzen baita. Imajinatzen duzu igel bat korrika?

Kontakizunaren teknika

Beste aukera bat zera da: memorizatu beharrezko hitz zerrenda batetik abiatuta kontakizun bat sortzea. Teknika mnemotekniko hori oso erabilgarria da ingelesez hitzak gaika gogoratzeko edo euskarazko hiztegia lantzeko.

Akronimoak

Phrasal verb zailenak memorizatzeko akronimoak erabiltzea.

“Come Up With” beharrean, gogoratu CUW. Hau da, erabili esaldi edo zerrenda bateko inizialak hitz bakar bat osatu eta gero dena gogoratzeko.

Hitz gradianteak

Eremu semantiko bateko hitzak aldi beran ikasita, multzo osoko hitzak buruan gordeta mantentzen laguntzen du: Koloreak, eguraldia, urtaroak, frutak… Esaterako: goiz, eguerdi, arratsalde, gau / morning, noon, afternoon, evening, night.

Sistema fonetikoa

Zenbakiak hitzekin erlazionatzea, data, telefonoak, matrikulak eta abar ikasteko. Esaterako: 629 (sonaba) 380 (mojar) 721 (fanta); eta hitz horiek telefonoaren jabea den pertsonarekin erlazionatzea, historia labur baten bidez.

  •    t d (1 palo)
  •    n ñ (2 patas)
  •    m (3 patas)
  •    c k q (kuatro)
  •    l (L=50 en números romanos)
  •    s z (Seis)
  •    f (siete al revés)
  •    ch j g (oCHo)
  •    v b p (nueve al revés)
  •    r (ceRo)

Irudi mentalak

Umoreak, absurdua eta esajerazioak irudikatzen dituzten irudi mentalak sortzea. Esaterako, ba al dakizu nola esaten den “tabla” euskaraz? “ohol(a)”. Honela ez zaizu ahaztuko: Imajinatu ipotx bat atetik sartzen taula handi bat lepoan, eta agurtzen: ohola!

Mekanismo horien bidez, neuronen arteko lotura sendoak sor ditzakegu, ikasitakoa automatizatzeko. Hala ere, lortzeko modurik eraginkorrena testuinguru batean ikasi eta praktikatzea da. Errepikapena erabiliz, gainera, esaten ari garena uler dezakegu, eta errepikapen horiek denbora zehar luzatu.

Hori da, hain zuzen ere, DDK® System sistemaren oinarria: Hitz egiteko prozesua ezin hobeto simulatu eta edukiak noiz errepasatu erabakitzen duen sistema, edukiok bereganatzen direla bermatzeko. Sinestezina, ezta?

Hizkuntzak ikasteko gure sistema adimentsuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Eta beste mekanismo mnemoteknikorik ezagutuz gero, partekatu gurekin, zerrenda honetan sartu ahal izateko.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain