Erabilera-baldintzak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (IGMEZL) betez, www.baiby.com webgunearen titularra dela jakinarazi nahi dizu DIDAKTIKER SAk. Aipatuko legeko 10. artikuluan agindutakoa betez, DIDAKTIKER SAk datu hauen berri ematen dizu:

Webgunearen titularra DIDAKTIKER, SA (BAI&BY TALDEko kidea) da, A48481782 IFK duena, egoitza soziala COSTA, 12-14 3º ezk., 48010, BILBOn (BIZKAIA) duena, eta Merkataritza Erregistroan izena emanda dagoena (238. liburukia, 34. folioa, BI-1014-A orria eta 13. inskripzioa). Enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hau da: privacy@baiby.com.

Erabiltzailea eta erantzukizunen erregimena

DIDAKTIKER SAren webgunean sartu, bertan nabigatu eta hura erabiltzen duena erabiltzailetzat joko da, eta, hortaz, DIDAKTIKER SAren webgunean nabigatuta, onartu egingo ditu hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak, kasuan kasu legez bete beharreko araudiaren kalterik gabe.

DIDAKTIKER SAren webguneak mota askotako informazioa, zerbitzuak eta datuak eskaintzen ditu. Hala, erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea modu egokian erabiltzeko erantzukizuna. Honako alderdi hauei dagokienez, hain zuzen:

  • Erabiltzaileak, webgunean eskainitako eduki edo zerbitzu jakin batzuetan sartzeko, DIDAKTIKER SAren inprimakietan ematen duen informazioak egiazkoa eta zilegi izan behar du.
  • Debekatuta dago DIDAKTIKER SAk emandako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauetan eta legean ezarritakoaren, moralaren, ohitura egokien edo ordena publikoaren kontra erabiltzea, bai eta hirugarrenei zein webgunearen funtzionamenduari berari kaltea eragin liezaiokeen beste edozein modutan erabiltzea ere.

Esteka-politika eta erantzukizun-salbuespenak

DIDAKTIKER SA ez da bere webgunean jarritako esteken bitartez erabiltzailea sartzen den webguneen edukien erantzule egingo, eta adierazten du ez duela inoiz sareko beste webgune batzuen edukia aztertuko edo kontrolatuko. Halaber, ez du bermatzen esteken bitartez sar daitekeen eta bere jabetzakoak ez diren webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

DIDAKTIKER SAk adierazten du behar diren neurri guztiak hartu dituela erabiltzaileek bere webgunean nabigatzearen ondorioz jasan ditzaketen kalteak saihesteko. Beraz, DIDAKTIKER SA ez da erabiltzaileak Interneten nabigatzearen ondorioz jasan ditzakeen kalteen erantzule egingo, inoiz ere.

Aldaketak

DIDAKTIKER SAk beretzat gordetzen du bere webgunearen edukian egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik abisatu gabe. Bai webgunearen edukiei dagokienez, bai haren erabilera-baldintzei dagokienez. Aldaketa horiek bere webgunearen bitartez egin daitezke zuzenbidean onargarria den edozein modutan, eta halabeharrez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean, ondorengo beste batzuek baliozkotasunez aldatzen ez dituzten arte.

Datuen babesa

Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak DIDAKTIKER SAren (IFK: B48969703 IFK; egoitza soziala: URKIXO zumardia, 22 behea, 48010, BILBO (BIZKAIA)) tratamendu-sisteman sartuko direla, bi aldeen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta betetzeko xedez. Indarrean dagoen araudia betez, DIDAKTIKER SAk jakinarazten du aurretiaz aipatutako aginduak betetzeko behar-beharrezkoa den epean bakarrik gordeko direla datuak.

Erabiltzaileak bestelakorik adierazten ez digun bitartean, ulertuko dugu haren datuak ez direla aldatu, bai eta erabiltzaileak edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela eta haren baimena dugula datuak aipaturiko xedeetarako erabiltzeko ere.

DIDAKTIKER SAk jakinarazten du datuak legez, leialtasunez, gardentasunez eta modu egoki, bidezko, mugatu, zehatz eta eguneratuan tratatuko dituela. Horregatik, DIDAKTIKER SAk agintzen du arrazoizkoak diren neurri guztiak hartuko dituela datuak zuzenak ez direnean, berehala ezabatzeko edo zuzentzeko.

Datuak babesteko araudiak ematen dizkizun eskubideen arabera, datu pertsonaletara sartu, zuzendu, tratamendua mugatu, ezabatu, eraman eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak gauzatu ahalko dituzu eta datu horiek tratatzeko baimena ere atzera bota ahalko duzu, zure eskaria gorago adierazitako posta-helbidera edo privacy@baiby.com helbide elektronikora bidaliz.

Kontrol Agintaritza eskudunera zuzendu zaitezke, egoki deritzozun erreklamazioa egiteko.

SSL (Secure Sockets Layer) ziurtagiria

SSL ZIURTAGIRIAk informazioaren benetakotasuna, pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen du DIDAKTIKER SAren eta erabiltzailearen artean.

DIDAKTIKER SAk segurtasuneko ziurtagiri bat du, SSL ZIURTAGIRIAk erabiltzen duena konexio seguruak egiteko.

Prozesu horretan zenbait parametro ezartzen dira konexioa modu seguruan egiteko, eta aldez aurretik ezarritako giltzak erabiliz ezartzen da, bidalitako datu guztiak kodifikatuz eta deskodetuz konexioa itxi bitarte.

Jabetza industriala eta intelektuala

DIDAKTIKER SA, zuzenean edo emakidadun gisa, bere web-orriaren eta bertan jasotako elementu guztien jabetza intelektualeko eta industriako eskubide guztien titularra da. Besteak beste, DIDAKTIKER SAren titularitatekoak dira irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak eta logotipoak, koloreen konbinazioa, egitura eta diseinua, erabilitako materialen bilduma, funtzionatzeko beharrezkoak diren ordenagailu-programak, edo sarbidea eta erabilera. Beraz, Espainiako ordenamendu juridikoak babestuko ditu jabetza intelektualeko obra moduan horiek guztiak eta arlo horretan indarrean dagoen Espainiako eta Europar Batasuneko araudia aplikatuko zaie, bai eta Espainiak arlo horretan sinatutako nazioarteko itunak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legean xedatutakoaren arabera, beren-beregi debekatuta geratzen dira, DIDAKTIKER SAren baimenik gabe, web-orri honetako eduki guztien edo batzuen erreprodukzioa, banaketa eta komunikazio publikoa, baita eskuragarri jartzea ere, horien xedea merkataritzakoa denean; eta hori edozein euskarritan eta edozein bitarteko tekniko erabiliz.

Erabiltzaileak DIDAKTIKER SAren jabetza intelektualeko eta industriako eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikus ditzake, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, haren erabilera pertsonalerako eta pribaturako baino ez bada. Erabiltzaileak ez ditu ezabatuko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko DIDAKTIKER SAren orrietan instalatuta dauden babes-dispositiboak edo segurtasun-sistemak.

Legezko ekintzak, legedia aplikagarria eta jurisdikzioa

DIDAKTIKER SAk beretzat gordetzen du, halaber, haren webgunea eta bertako edukiak oker erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egoki deritzon ekintza zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena.

Erabiltzailearen eta zerbitzua eskaintzen duenaren arteko harremanak Espainiako lurraldean indarrean dauden eta aplikagarriak diren arauek erregulatuko dituzte. Alde bien artean gatazkarik edo eztabaidarik sortuz gero, arbitrajera jo dezakete, edo jurisdikzio arruntera, arlo horretan dauden jurisdikzioari eta eskumenei buruzko arauak betez. DIDAKTIKER SAk BIZKAIAn (Espainia) du egoitza.