Hizketa simulagailua, kontzeptuak barneratzen direla bermatzeko.

Pentsatu al duzu inoiz nola ikasten dugun helduok bigarren hizkuntza bat?

Beste hizkuntza batean hitz egin

Beste hizkuntza batean hitz egin ahal izateko, gauza izan behar dugu zenbait esapide modu automatizatuan esateko. Ikasketa gnosikoak (eskemak, gramatika…) ez du hitz egiteko balio. Jariotasunez hitz egin ahal izateko ikasketa praxikoa eta automatizatua behar da.

Gogoan izan

Hitz egiteko esapide hauek oroimen iraunkorrean gorde behar dira azkartasunez berreskuratzeko gauza izan gaitezen; eta horretarako, neuronen artean nodo indartsuak sortu behar dira ikasitakoa automatizatzeko. Berau lortzeko erarik eraginkorrena ereduok testuinguruan ikasi eta praktikatzea da. Eta automatizatzeko errepikatu egin behar dira esaten dena ulertuz eta errepikapenen artean denbora tarteak utziz. Eta hori da, hain zuzen ere, DDK® System-ek egiten duena: hizketa prozesua ondo baino hobeto simulatu eta edukiak noiz berrikasi behar ditugun erabakitzen du asimilazioa bermatzeko.

Ahoskera

Hizkuntza bakoitzak berezko doinua eta prosodia duenez, bai&by programak ahoskera lantzeko 4 modulu dauzka. Modulu hauek zure ahoskera ebaluatu eta jatorrizko hiztunek esandakoarekin alderatzeko aukera ematen dizute.

Gráfico sobre cómo se ve la parte de pronunciación
Hobekuntza

Erdi eta goi-mailako ikasle askori DDK® System-ekin ikasten hasi eta gutxira, hitz egiten asko hobetu dutela esan ohi diete. Nola da posible ordenagailuz bakarrik? Adimen Artifizialaz baliatzen delako, hain zuzen ere.

Begira nola funtzionatzen duen gure sistema adimendunak eta zergatik den berezia eta bakarra.

Klik bat egin eta DDK® System-ek gidatuko zaitu modu automatikoan. Ez al duzu sinesten? Eramaten utzi eta begira ezazu nola dabilen aurkezpen labur honetan.

Ikusi bideoak ingelesez Ikusi bideoak euskaraz

Memoria entrenatzeko tresna, hizkuntzaren ikaskuntza sendotzeko.

Neurolinguistikaren azken ikerketek azaltzen duten bezala, hizkuntza baten ikas-prozesuaren oinarrian oroimena dago. Eta hizkuntzen ikaskuntzan epe luzerako oroimena trebatu behar da.

bai&by-k DDK® System (Dynamic Development of Knowledge) teknologia inplementatzen du. Honi esker, hizkuntzak ikasteko oroimen trebatzaile sofistikatuena da, merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra. Teknologia hau Adimen Artifizialean 20 urteko ikerketaren emaitza da eta I+G+i-n 8 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eskatu du.

Helduen bigarren hizkuntzen ikaskuntzan dagoen porrotaren atzean oinarririk eza eta ikas-estrategia egokiak ez erabiltzea dago. DDK® System arazo nagusi bi horiek gainditzeko diseinatu da. Hona hemen bere ezaugarriak:

  • Diagnosi ahalmena: azterketa estatistikoen bitartez ikasle bakoitzaren ezaugarriak antzematen ditu (oroimen kurba epe labur, ertain eta luzera, asimilazio-gaitasuna, edukien automatizazioa, errendimendu aldaketak, akatsak…) eta ikaslearen profil zehatza osatzen du.
gráfica de funcionamiento de la memoria
  • Estrategien diseinua: arestiko diagnosian oinarrituz, sistemak erabat pertsonalizatutako irakas-estrategia diseinatzen du eta ikasle bakoitzaren emaitzak hobetzeko uneoro erabakitzen du zer, noiz eta nola ikasi, eta edukien errepikapen tartekatua diseinatzen du asimilaziorik onena bermatzeko.
Diseño de estrategias, ¿Qué, cómo y cúando estudiar?
  • Kontrol dinamikoa: DDK® System-ek ikas-saioen dinamika kontrolatzen du eta ariketa eta joko didaktikoak tartekatzen ditu ikaslea hiperaktibo mantentzeko eta burmuin hemisferio bien aktibazioa lortzeko. Honela, nekea gutxitzen du eta asimilazioa hobetzen du, ikaskuntza zeregin erraz eta dibertigarri bihurtuz.

Teknologia honi esker, emaitzak ohiko metodoekin eta on line sistema multimediekin baino askoz ere hobeak dira.

Ezinbestekoa da nola ikasten dugun entzutea.

Hizkuntzen ikaskuntzaz uste oker asko dago. Hizkuntza berri bat ikasteak zer suposatzen duen ondo ulertzen ez badugu, porrot egingo dugu:

Hartu eta utzi bazabiltza, ez duzu aurrera egingo. Ikasi behingoz.

Bigarren hizkuntza bat ikastea fondoko lasterketa da: esfortzu handia eta jarraitua eskatzen du. Etxe bat eraikitzean teilatua jarri arte ezin da eraikuntza gelditu, bestela egindakoa hondatu egiten da. Hizkuntzekin berdin gertatzen da, gutxieneko maila lortu baino lehenago uzten baduzu, ikasitako gehiena ahaztuko zaizu. Horregatik ikasten hasi, utzi, berrasi, berriro utzi… egiten duten ikasleek ez dute sekula aurrera egiten. Hau da hain zuzen bai&by-k iraupen ertain eta luzeko ikastaroak baino ez eskaintzearen arrazoia.

Ez pentsatu garrantzitsuena ikasturtea gainditzea denik. Oinarriak huts egiten badu, denak huts egiten du.

Hainbat metodok ikaslea edukiz eduki, lorez lore eramaten dute, baina ez dute landutakoa finkatzen. Arazoa da, ordea, pertsona gehienok ez daukagula ikasten duguna sistematizatu eta egituratzeko erraztasunik. Ondorioz, ikaslea ez da ikusitakoa asimilatzeko gai izaten eta porrot egin ohi du. Hau da, ikastaroetan aurrera egin arren, porrot egiten du oinarririk ez daukalako. bai&by-ren Irakasle Birtualak, ordea, edukiak guztiz automatizatu arte lantzen ditu oinarri sendoa bermatuz.

Conversación de la plataforma de bai and by
Ez pentsa errepikatzea garrantzitsua ez denik. Giltza da.

Errepikapena hizkuntzen ikaskuntzaren oinarrian dago. bai&by-k ikasleak eskuratu behar dituen esapideak mikro-egoeren bidez lantzen ditu. Izenak berak adierazten duenez, mikro-egoerak egoera errealetan erabiltzen diren elkarrizketa laburrak dira (2, 3 edo 4 interbentzio dutenak). Egoerok testuinguru bat iradokitzen dute eta esapideak hobeto finkatzen eta buru-irudiak sortzen laguntzen dute. Imajinekin informazio asko gorde daiteke batera, eta esaten dena bisualizatzeak ideia eta kontzeptu desberdinen arteko loturak sortzen laguntzeaz gain, abstrakzio gaitasuna handitzen du.

Honela ikastean, neuronek nodo indartsuak sortzen dituzte eta, honi esker, informazio kopuru handiagoa arinago gorde daiteke. Ondorioz, hitz egiteko unean informazio hori errazago eta arinago berreskuratzen da eta jariotasunez hitz egin daiteke.