bai&by Fundazioaren bitartez, gure lan profesionala eta ahalegin pertsonala beste eremu batzuetara zabaldu nahi ditugu HELBURU argiekin:
Hizkuntza gutxituen bultzada eta sustapena, bereziki euskararena: Irakaskuntzaren sustapenerako tresna eta materialen garapena, diru-laguntzak eta bekak, ikerketa bultzatzea, eta hizkuntza bakoitza teknologia berrietara egokitzea.
Sistema adituen zabalkundea eta hezkuntza baliabideen sozializazioa ikasteko eskubidea errealitatea izan dadin: Behar bereziak dituzten taldeei, haur hezkuntzari… egokitutako sistemak.
Garapen bidean dauden herriekin elkartasuna: Tokian tokiko enpresak eta software proiektuak bultzatzea edo oinarrizko beharrak aseko dituzten proiektuak diruz laguntzea eta sustatzea.
bai&by Fundazioaren helburuetariko bat hizkuntzak ikasteko sistema adituen ikerketa bultzatzea da. LangMind proiektuan DDK Linguistics teknologia garatu da etiketatzaile linguistikoez baliatuta. bai&by Fundazioak ingeleserako EngGram etiketatzailea erosi du proiektu honetarako. bai&by Fundazioak 2015eko aurrekontuaren zati bat proiektu honetara bideratu zuen.
Iparraldeko ikastolak SEASKAn elkartuta daude eta SEASKA, era berean, euskararen normalizazio prozesuan lan egiten duten hainbat elkarteko kide da. SEASKAk ibilbide luzea bezain emankorra egin du ikasle gutxi batzuekin lehenengo aldiz ateak ireki zituenetik.
bai&by Fundazioak, hizkuntzaren berreskuratzean izan duen garrantzia azpimarratzeko eta azken urteetan izan dituen zailtasun ekonomikoei aurre egiten laguntzeko, 2010eko aurrekontuaren zenbatekoa SEASKAri eskaini dio.
Proiektu honen helburua bai&by-ren teknologia Hego Amerikako hizkuntza gutxituak ikasteko egokitzea da. Lehenengo pausu gisa, bai&by Fundazioak Kitxuera berreskuratzea proposatzen du Garabide elkartearekin lankidetzan.
Proiektua abiatzeko, bai&by Fundazioak Fundazioak 2009ko aurrekontuaren zenbatekoa Garabideri eskaini dio.
Proiektu hau euskararen normalizazioan sakontzeko asmoz burutu da, euskaldunoi geure hizkuntzatik abiatuta ingelesa ikasteko aukera emateko. Era berean, bigarren hezkuntzako institutuetan produktu hau zabaltzen ari gara gazteen euskara maila indartzeko. Hala, hizkuntza berri bat (ingelesa) ikasteaz batera, euskara bera indartzea lortzen dugu.
bai&by Fundazioak 2011ko aurrekontuaren zenbatekoa osoa proiektu honi zuzendu zion.
DBHko ikasleek ingelesa euskaratik ikasteko pilotu bat abiatu dugu DBHko zenbait ikastetxerekin. Ingelesa euskaratik ikastean, ingelesa ez ezik, euskara bera ere indartzeko balio du; izan ere, hainbat ikerketak erakusten duten bezala, hizkuntza berri bat ikastean, erabiltzen den abiapuntu hizkuntza sendotu eta garatu egiten da. bai&by Fundazioak bekak eskaintzen dizkie gutxieneko helburu bat bete duten ikasleei ikas-prozesua doan atera dakien.
bai&by Fundazioa 2015eko aurrekontuaren zati bat proiektu honetara zuzendu zuen.
DIDAKTIKER-en LangMind proiektuan BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) ikerketa zentroak hartzen du parte. Egitasmo honen helburuetariko bat euskara ikastean gure burmuina nola eraldatzen den ikertzea da eta lortzen ari garen informazio hori bai&by-ren sistema adituan erabiltzea gure ikasleen ikas-prozesua errazteko.
bai&by Fundazioa 2014 eta 2015eko aurrekontuaren zati bat ikerketa proiektu honen parte-hartzaileei beka bat ematera zuzendu zuen.
bai&by Fundazioak hitzarmen bat izenpetu du Fundación Escuela Taller de Bogotá – Herramientas de Paz fundazioarekin Colombiako fundazio horretako 100 ikaslek euren hizkuntz formazioa hobe dezaten eta hezkuntzarako eskubidea errealitate izan dadin. Hitzarmen horri esker, ikasleak DDK System teknologiarekin ingelesean formatuko dira, eta horrela, euren lanerako gaitasuna handitu eta integrazio sozial eta profesionala erraztuko da.
Zoritxarrez, orain oso gutxi arte, pertsona gorrek ez zeukaten inolako modurik bigarren hizkuntza bat ikasteko, ez aurrez aurreko metodorik ez eta online ikasteko, eta are gutxiago euren behar eta ezaugarrietara egokituko zen sistema adimendunik. Egoera zail hori iraultzeko asmoz eta bai&by Fundazioan behar bereziak dituzten giza-taldeentzako hezkuntza sistema egokituak zabaltzea dugun bokazioagatik, pertsona gorrek bigarren hizkuntzak ikasteko dituzten zailtasunak gainditzen laguntzen duen online plataforma adimenduna garatu dugu.
bai&by Fundazioak Harrobia ikastolan pilotu bat egin du 2020-21 ikasturtean. Pilotu honen helburua ikasleen ingeles maila hobetzeko asmoz, DDK System sistema adimendunarekin ingelesa ikasteko aukera eskaintzea da. Baina ingelesa ikasteaz gain, euskara maila ere hobetu dute; izan ere, ingelesa ikasteko abiapuntu hizkuntza euskara izanik, euskara bera ere indartzen da.
bai&by Fundazioak eta Limako Euskal Etxeak (Peru) elkarlanean, euskal etxeko erabiltzaileei euskara edo ingelesa ikasteko aukera eskaini dien proiektua burutu dugu. Horrela, 2021-2022 ikasturtean zehar, proiektuan parte hartu duten hogei ikaslek DDK System sistema adimendunarekin ikasteko aukera izan dute.