Ingelesa eta euskara ikasteko gure metodo adimendunari buruz maiz egiten diren galderak.

Gidatua al da ikasteko metodoa?
Bai, guztiz gidatua. Hain zuzen ere, bai&by metodoak gainerako online metodologien aldean dituen bereizgarri nagusietako bat hauxe da: ikasleek, tutore pertsonala ez ezik, irakasle birtuala ere badute, DDK sistema adimendunari esker, zer landu behar duten une oro jakiteko.
Irakasle birtualak hainbat ariketa eta jarduera aurkezten dizkie ikasleei, ikasteko bidean zehar gidatzeko. Horrela,hizkuntza-gaitasun guztiak landu eta ikaskuntza homogeneoa lortzen du ikasleak.
Zalantzak baditut, norengana jo dezaket?
Hizkuntzen irakaskuntzako hainbat profesional izango dituzu laguntzeko prest: tutoreak, irakasleak, Ikaslearentzako Arreta Departamentua, zerbitzu teknikoa eta abar. Gure zentroan aurkituko gaituzu, eta telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez jarri ahal izango zara gurekin harremanetan, 08:00etatik 21:30era.
Nola matrikula naiteke bai&by metodoan?
Oso erraza da, edonoiz matrikula zaitezke, gure zentroetan, telefonoz edo webgunearen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.
Zer hizkuntza ikas ditzaket bai&by metodoarekin?
Bi hizkuntzatan espezializatu gara gure ibilbidean: euskaran eta ingelesean. Gure material didaktikoaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza lehenetsi ditugu; horregatik jarri dugu indarra aipaturiko bi hizkuntzetan, adituak baikara horietan.
Maila bat amaitu behar al dut beste maila batera pasatzeko?
Hori da. Hori funtsezkoa da aurrera egiteko eta oinarri sendoa lortzeko. Gure irakasle birtualak egiaztatu behar du ikasleak maila bateko eduki guztiak bereganatu dituela, hurrengo mailara igaro aurretik.
Nola eskatu behar ditut elkarrizketa-klaseak?
Zentroan bertan eska ditzakezu, klasearen ondoren, edo bestela telefonoz.
Ikastaro bat amaitutakoan, lortuko al dut ziurtagiririk?
Bai. Ikasleak bai&by ikastaro bat gainditzen duenean, egindako maila egiaztatzen duen ziurtagiri bat lortzen du (A1, A2, B1, B2 eta C1). HABEk homologaturiko zentroa gara; horregatik, euskarazko A1, A2 eta B1 azterketak bai&byn egingo dituzu. Ingelesean ere, Cambridge Preparation Centre garenez, bai&by zentroetan egin ditzakezu azterketak.
Aurkeztu al naiteke Cambridge azterketetan, bai&byn ikasten badut?
Horixe baietz! Gainera, Cambridge eta Trinity azterketak prestatzeko zentroa da bai&by. Horregatik, azterketa horiek gure zentroetan egin ditzakezu.
HABEk homologaturik al daude euskara-ikastaroak?
Bai, noski. HABEk homologaturiko zentroa gara; horregatik, gure ikasleek euskarazko A1, A2 eta B1 azterketak egin ditzakete bai&by zentroetan.
Nola has naiteke bai&byn ikasten?
Oso erraza da. Zure gako pertsonalarekin sartu eta utzi irakasle birtualari gidatzen, berak esango baitizu une oro zer landu behar duzun.
Ba al dago matrikulatzeko eperik?, ala urteko edozein egunetan has naiteke?
bai&byn edonoiz matrikulatu ahal zara. Ikastaro pertsonalizatuak dira, norberaren neurrirakoak. Horregatik, ikasle bakoitzak erabakitzen du noiz matrikulatu eta zer egunetan hasi nahi duen ikasten.
Nola ordaintzen da ikastaroa bai&byn?
Ikastaroa hileko kuota erosoetan ordaintzeko aukera eskaintzen dizu bai&byk, interesik gabe.
Inoiz ez dut euskara edo ingelesa ikasi. Egokia ote da niretzat bai&by metodoa?
Bai. Hain zuzen ere, bai&by metodoa guztiz pertsonalizatua da, ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da. Orain arte irakasle batekin ikasi baduzu, bai&byn gauza bera egingo duzu, baina irakasle birtual batekin. Berak zure ikasketa-prozesuaren informazio guztia prozesatu eta aztertuko du, gehien kostatzen zaizkizun edukiak indartzeko. Guztiz gidaturiko ikasketa da. Zure irakasle birtualari gida zaitzan utzi behar diozu, besterik ez. Gainera, erabakia hartu aurretik, astebetez proba dezakezu, inolako konpromisorik gabe eta guztiz doan.
Zer adinetatik aurrera ikas dezaket bai&byn?
Gure sistema helduentzat diseinatu da (16 urtetik aurrera). Hala ere, azken bi ikasturteetan, hainbat nerabe ari dira ingelesa ikasten bai&byn. Haietako askok euskara oinarri hartuta ingelesa ikasteko bertsio berria erabiltzen dute (haien ama-hizkuntza euskara dutenek).
Zerk bereizten du bai&by metodoa hizkuntzak online ikasteko beste metodo batzuetatik?
Sistema adimendunak. Adimen artifiziala erabiltzen duen merkatuko software bakarra da. Adimen artifizialari esker, ikasle bakoitzak modu desberdin batean beregana ditzake hizkuntzak ikasteko beharrezko edukiak. bai&by metodoa guztiz pertsonalizatua da. Kontuz, ez zaitzatela nahas! Sistema adimendunik ezean, sistema hori ez da zure beharretara egokituko.
Ez dut Internetik. Zer egin dezaket?
bai&byk online zein offline ikasteko aukera eskaintzen dizu. Beraz, Interneterako sarbiderik ez baduzu ere, arazorik gabe ikasi ahal izango duzu.