2016-12-03
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. 1949an ezarri zen, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Egun horrek “euskara adierazpide bereki gisa balioestea eta ingurunean dituen edozein hizkuntzaren parekoa dela nabarmentzea” du xede. Nolanahi ere, hori ez da Euskararen historiako une gogoangarri bakarra, askoz gehiago daude eta bere tokia merezi dute gaur bezalako egun batean.
Horregatik, bai&by-n modu oso berezian ospatu nahi izan dugu. Euskararen une gogoangarriak jasotzen dituen infografia sortu dugu. Espero dugu euskararen historia gogoratzeko denbora-makina izatea edota hizkuntza misteriotsu eta liluragarri hau ikasten hasteko bultzada.
Ildo beretik, aukera aprobetxatu nahi dugu euskaldun-berriak zoriontzeko; bai&by-n zein beste edozein lekutan, buru-belarri lan eginez, euskara ikastea lortu dutelako.
Euskararen Egun zoriontsua opa dizuegu!
Elkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk