Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros, para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como analizar sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web. Cómo configurar cookies

EUS

Euskara eta ingelesa ikasi: 60 urtetik gorako helduentzako metodo eta plataforma adimenduna

Ezagutu merkatuko sistema adimendun bakarra, adimen artifizialean oinarritua eta ikasle bakoitzarentzat % 100 pertsonalizatua. 60 urtetik gorako helduek euskara eta ingelesa ikastea ahalbidetzen du.

Eskatu informazio gehiago, konpromisorik gabe, eta egiaztatu bai&by-k nola laguntzen digun “hirugarren adineko” pertsonei euskara edo ingelesa ikasten (beste kultura batzuetan, lehen mailako pertsonak izango ginateke, ez hirugarren mailakoak 😜).

bai&by, DDK System teknologiari esker, hizkuntzak ikasteko adimen artifiziala duen merkatuko produktu bakarra da. bai&by irakasle birtualak ikasle bakoitzaren ezaugarriak detektatzen ditu eta bakoitzaren profil zehatza egiten du. Diagnostiko horretan oinarrituta, ikasketa-estrategia guztiz pertsonalizatua diseinatzen du, eta, beraz, adinekook euskara eta ingelesa gure erritmoan ikas ditzakegu.

Bigarren hizkuntza bat ikas dezakegu 60 urtetik aurrerakook?

Pertsonak gero eta gehiago bizi garen gizarte batean gaude, eta ikaskuntza-prozesuak ez dira unibertsitatera edo lanbide-heziketara mugatzen; horregatik sortu da lifelong learning terminoa: etengabeko ikaskuntza bizitza osoan zehar.

Oroimena galtzea eta gogoratzeko zailtasunak dira 60 urtetik gorako helduok euskara eta ingelesa ikasteko dugun beldur handienetako bat. DDK System sistema oroimen-trebatzaile bat da, edukiak erabat asimilatu arte aurkezten dituena, eta adineko pertsonok prozesamendu-abiadura txikiagoa dugunez, egokitu egiten da eta hizkuntzak ikasteko behar dugun denbora eskaintzen digu. DDK System sistemak aukera ematen digu edukiak automatizatzeko eta epe luzera oroimen prozedimentalean gordetzeko. Horregatik, bai&by metodologia helduentzako hizkuntza-ikastaro bat baino gehiago da.

Zergatik laguntzen digu bai&by-k hirugarren adinean hizkuntzak ikasten?

Gure ikasleen % 95ek gomendatzen gaitu.

30 urtetik gorako esperientzia.

37.000 ikasle eta 900 enpresa baino gehiago.

Emaitzak % 100 bermaturik.

Zure beharretara egokitutako 60 urtetik gorakoentzako euskara- edo ingeles-ikastaro batekin ausartu nahi baduzu, bai&by-ren metodologia eta plataforma adimenduna da bilatzen duzuna. Proba gaitzazu inolako konpromisorik gabe.

Informazio gehiago

Pertsona helduok hizkuntzak ikasteko moduari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, honako artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu: Con bai&by, ¡SÍ!: se puede aprender un segundo idioma tras jubilarse.

Partekatu hau