2025-04-08
Albisteak
Elkarbanatu:
bai&by-k eta Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak elkarlan-hitzarmen bat sinatu dute 2025-2026 aldirako, elkargoko kideei hizkuntza-formazioa eskaintzea helburu hartuta. Hitzarmen horri esker, gizarte-langintzako profesionalek beren euskarako eta ingeleseko gaitasun linguistikoak baldintza berezietan hobetu ahal izango dituzte, bai&by-ren metodo berritzailea baliatuz, alegia.
bai&by-k merkatuan bakarra den metodologia eskaintzen du, eta adimen artifiziala eta pertsonalizazioa uztartuz, pertsona bakoitzari berari espresuki egokitutako ikaskuntza-estrategiak diseinatzen dizkio. Irakasle Birtualari esker, ikasleek beren erritmoan ikasi ahalko dute, haien maila eta beharretara moldatutako materialen bidez. Gainera, tutoretzak eta taldeko zein bakarkako mintza-eskolak ere izango dituzte eskura, eta eskolak online direnez, edozein tokitatik erraz-erraz egin ahalko dituzte.
bai&by-k eta Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak sinatutako elkarlan-hitzarmenak euskara eta ingelesa abantaila bereziekin ikasteko aukera emango die talde profesional horretako kideei. Interesa duten pertsonei zuzenean bai&by-rekin harremanetan jartzea gomendatzen diegu, hala, formakuntza-programei, metodologiari edo baldintzei buruzko informazioa xehea lortzeko.
bai&by-ren eta Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren arteko elkarlan honek argi erakusten du Elkargoak formakuntza jarraituarekiko konpromiso sendoa duela, elkargoko kideei beren gaitasun linguistikoak hobetzeko aukera paregabea ematen baitie bai&by-ren metodo eraginkor, malgu eta beharretara egokitua baliatuz.
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk