HABE azterketak prestatu nahi dituzu eta ez dakizu nola?

2021-10-15

Albisteak, Ikasi euskara

aplikazio mugikor, euskara, HABE azterketak

Elkarbanatu:

bai&by Fundazioak HABE azterketak izeneko aplikazioa garatu du. Aplikazio honek helburu bikoitza du: batetik, HABEren B1, B2 eta C1 azterketak prestatzen zabiltzaten ikasleak lau hizkuntza-trebetasunetan trebatzen laguntzea, eta bestetik, zure egungo euskara-maila diagnostikatzea. Behar zenuen guztia, klik bakarrera!

HABE azterketak prestatu nahi dituzu eta ez dakizu nola?

Garatu dugun HABE azterketak aplikazioa erabiltzen duzunean, azterketa-sorta bat baino askoz ere gehiago aurkituko duzu; izan ere, aplikazioak lau hizkuntza-trebetasunak lantzeko aukera emateaz gain, diagnostiko osatu bat eskainiko dizu azterketara aurkezteko maila egokia ote duzun jakin dezazun.  Aplikazioak Diagnostiko modulu bat dauka, eta bertan hainbat estatistika izango dituzu eskura: egindako probak, gainditutako ariketen bataz besteko puntuazioa trebetasunez trebetasun bereizita, probak lehen aldiz egitean lortutako emaitzak… Diagnostikoa osatzeko, HABEren azterketa-ereduez gain, aplikazioa bai&by-ren mailaketa proba egokigarriaz baliatuko da zure euskara-maila ebaluatzeko.

habe-azterketak

Lau hizkuntza-trebetasunak lantzeko aukera izango duzu: Irakurmena eta entzumena lantzeko aukerak doakoak izango dira eta zure esku izango dituzu Internet bitartez nahieran erabiltzeko. Hau da, zure e-mailarekin aplikazioan izena eman besterik ez duzu erabiltzen hasteko.

habe-azterketak

Prestatuta zaude B2 edo C1 ateratzeko?

HABE azterketak nahi beste aldiz egin ditzakezu zeure burua trebatzeko eta zeure euskara-maila ebaluatzeko. Nolanahi ere, sistemak erantzunen lehen puntuazioan oinarrituko du zure diagnostikoa. Hau da, abiapuntuko emaitza izango da zeure benetako maila.

habe-azterketak

Aplikazioan izena eman ostean, aplikaziora sartu eta zeure maila aukeratu beharko duzu. Lau aukera aurkeztuko dizkizu, lau hizkuntza-trebetasunak lantzeko: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Zuk zeuk erabakiko duzu zein arlo landu nahi duzun. Behin ariketa-mota aukeratuta, trebetasun horri dagokion ariketa-sorta aurkeztuko dizu eta ariketa horiek banan-banan burutu ditzakezu nahi duzun ordenan.

habe-azterketak

Ariketa-sorta hauek, aurreko urteetako HABEren azterketa ofizialak dira, eta HABE-k aplikazioa garatzeko bai&by-ren esku jarri ditu.

habe-azterketak

Aplikazioa edozein gailutatik erabil daiteke: telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua. Beraz, HABE azterketak erabiltzeko ez duzu inolako arazorik izango!

Baina egokiena HABE azterketak zuk zeuk probatzea da esteka honetan klik eginez. Eta gogoratu, ekarpenik egin nahi baduzu edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, mesedez gure webguneko kontaktua erabil dezakezu.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain