Mahai-jokoez haratago: bideo-jokoak euskaraz

2022-05-10

Ikasi euskara

bideo-jokoak, bideo-jokoak euskaraz, game erauntsia

Elkarbanatu:

Dakizuenez, noizean behin gomendio berriak egitea gustatzen zaigu. Era guztietako gauzak gomendatu dizkizuegu: eleberriak, mahai-jokoak, poesia, filmak, serieak. Baina orain arte ez dizuegu inoiz bideo-jokorik gomendatu. Eta gaur bertan kitatuko dugu zor hori, Game Erantsiak Nintendoren jokorik onena izan daitekeena euskarara ekarri duela aprobetxatuz: jakina, Deluxe 8 Kart bideo-jokoaz ari gara.

Askotan esan dizuegun bezala, oso interesgarria da zuen ikasbidaia bai&by sistema adimendunarekin osatzen duzuen bitartean, zuen gustuko bestelako elementuekin osatu dezakezuela ikasketa. Osagai gisa. Bideo-jokoak gure euskara ikaskuntza prozesuan sar ditzakegun elementu osagai horietako bat izan daitezke. Izan ere, bideo-joko horietan euskaraz jokatzen badugu, azken finean, ondo pasatzeaz gain, ikasitakoa indartzen laguntzen ari gara.

Bideo-jokoak euskaraz?

Zaila dirudi euskara bideo-jokoaren industrian sartzea, baina Game Erauntsia elkartearen sorreratik hori egia bihurtu da. Game Erauntsia bideo-jokoei buruz euskaraz jarduten den komunitatea da. Bideo-jokoei buruzko albiste eta berrikuntzak euskarara ekartzeaz gain, bideo-jokoekin lotutako ekintza ezberdinak antolatzen dituzte euskaraz. Beraien lan nekezinari esker, dagoeneko euskaraz dauden izenburu hauek gomendatuko dizkizuegu.

0 A. D.

0 A. D. Wildfire Games-ek garatutako estrategia joko ezaguna da, gerra historikoei eta antzinako ekonomiari buruzkoa, askea eta kode irekikoa. Jokoa multiplataforma da, Windows-en, MacOS-en eta Linux-en eskuragarri dago.

Among Us

Party generoko joko ezagunenetako bat da, InnerSloth-ek garatu zuena. Bideo-joko honetan aritzeko, ordenagailuaren edo Android sistema eragiledun telefono mugikor baten egin dezakezu. Arrakasta itzela lortu du mundu mailan eta orain euskaraz goza dezakezu Among Us.

Mario Kart 8 Deluxe

Nintendo konpainiaren intsignia bat. Jende gutxi egongo da munduan lasterketa-joko honetan jolastu ez denik, berez aurkezpenik ere ez zuen behar. Bada, artikuluaren hasieran esan dizuegun moduan, orain euskaraz ere gozatu ahal izango duzue.

Erreferentzia hauek gustatu zaizkizuela espero dugu, Game Erauntsia elkartearen webgunean beste horrenbeste aurkituko dituzue, webgunea kuxkuxeatu eta euskarazko bideo-jokoen zerrenda aztertu, ziur bat baino gehiago zuen gustukoa izango dela. Eta badakizue, jolastu, baina ez ahaztu euskara ikastea.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain