2023-11-07
Albisteak
Elkarbanatu:
bai&by-ren iragarki berria ikusi baldin baduzu, ikusiko zenuen The neuronal reevolution slogana. Baina… zer adierazi nahi dugu zehazki? Zer dago iragarkiaren atzean? Zergatik diogu Re-evolution? Zein da bai&by-ren orain arteko ibilbidea eta zein dira etorkizuneko egitasmoak? Zer da DDK Neuronala?
Blog bidalketa honetan DDK Neuronalaren xehetasun guztiak emango dizkizugu eta, bide batez, The neuronal reevolution sloganaren atzean dagoen proiektuaren nondik norakoak azalduko dizkizugu, marketin kanpainaren erdigune diren zutabe teknologiko eta proiektu pedagogiko sendoak uler ditzazun.
80ko hamarkadaren hasieran helduen euskalduntzean hazitako irakasle talde batek, bokazioz eta sena pedagogikoaz, DIDAKTIKER proiektua sortu zuen 1991n, bigarren hizkuntzak ikastean dagoen porrotari aurre egiteko, eta honako diagnostikoari jarraikiz: arazo nagusia da heldu gehienok zailtasunak ditugula jasotako informazioa egituratu eta antolatzeko, eta horrek sortzen duen oinarri eskasak zaildu egiten duela ikasprozesuan aurrera egitea.
Sorreratik bertatik DIDAKTIKERek aitzindari izan diren hainbat I+G garapen burutu ditu: DDK System, TeleExpert, EMTR, e-Agents, c-Extractor, LangMind, EVIE2… Ezagutza teknologiko eta pedagogiko hauen metaketak merkatuan dagoen hizkuntzak ikasteko plataforma adimendun bakarra sortu du, teknologia, pedagogia eta neurolinguistikaren azken aurrerapenak uztartuz.
2007an proiektua osatzen zuten enpresek bai&by Fundazioan integratu ziren.
DDK Neuronala 40 urteko ibilbide didaktiko-pedagogikoaren emaitza da, helduaroan aitzindaria den proiektua.
Hizkuntzak ikasteko aplikazio bat baino gehiago, hizkuntzen i(ra)kaskuntza-plataforma oso bat da, eta formazio zerbitzuaren beharrak jorratzen ditu: i(ra)kaskuntza online, diagnostikoa, ebaluazioa, kudeaketa aplikazioak, e-portfolioa, mintza-eskolen plataforma…
Garatu berri dugun LangMind ikerketa proiektuarekin, DDK System sistema adimenduna, adimen linguistikoz hornitu dugu eta DDK Linguistic teknologia sortu dugu. Teknologia desberdinetan oinarrituz, ikasle bakoitzaren aztarna linguistikoa sortzen du ikasprozesuan aurrera egin ahala.
Datu-base hauek dira DDK Neuronala proiektu berrian erabiliko direnak azterketa matematiko eta sare neuronal teknologiez baliatuz ikasleen profilak, pertzentilak, esfortzua… kalkulatuz paradigma aldaketa bat emateko:
Ikasketa nahieran. Hala, ikasle bakoitzak bere ibilbidea izango du, dituen ezagutzen eta ezaugarrien arabera.
DDK Neuronalak, estrategia zehatzak diseinatuko ditu, ikasleen aztarna linguistikoak osatzeko, eta adimen artifizialaz eta modelizazio matematikoaz baliatuko da. Estrategia ezberdin hauetaz baliatuko da aurreikuspenak egiteko, profilak, ikasleen beharrak eta aurrerapenak aztertzeko.
Atzealdean zuzentzaile neuronala egongo da. Gainera, mintzamen-zuzentzailea ere integratzen du, STT (Speech-to-Text) teknologia erabiliz, mintzamena lantzen duten ikastaroetan. Eta bertan egongo da ahotsaren ezagutza fonetikoa prosodiaren analisi automatikoa egiteko garapena ere.
Plataforma berria xede-hizkuntza bakoitza abiapuntu-hizkuntza anitzetatik burutzeko diseinatu da. Adibidez: Ingelesa gaztelaniatik, euskaratik, frantsesetik, italieratik…; euskara gaztelaniatik, frantsesetik, ingelesetik…
Garatzen ari garen web-aplikazioak ikasprozesua burutzeko 70 modulutik gora ditu hizkuntza osotasunean lantzeko: 4 trebetasunak, mikroegoerak, gramatika, okerrak-zuzen, hiztegiak, diktaketa, joko didaktikoak, ebaluazio-tresnak, e-portfolioa, konfigurazio-modulua…
bai&by izan da urte askoan merkatuan hizkuntzak ikasteko egon den sistema adimendun bakarra, eta aitzindaria izan da neurolinguistika eta adimen artifiziala aplikatzen: DDK sistema adimenduna, etiketatze automatikoa, ahotsaren ezagutza fonetikoa…
DDK Neuronalak The re-evolution ekarriko du online irakaskuntzara hainbat hobekuntzarekin:
Proiektu honetan diziplinarteko hainbat taldek parte hartzen dugu, bakoitzak bere arlo espezifikoan ekarpenak eginez: DIDAKTIKERen ikerketa-taldea, bai&byren didaktika-taldea, Crisis Creativa, Zorraquino, Euskal Herriko hiru zentro teknologiko: Elhuyar, Vicomtech, BCAM…
Ikusten duzunez, oraindik lan handia dugu aurretik, baina DDK Neuronala proiektuari helduko diogu duela 25 urte bai&by proiektua eraikitzeko izan genuen pasio berarekin.
Zure ikasprozesua arrakastaz burutzen laguntzeko, teknologia aurreratuena eta talde sendoa izango duzu bidelagun: irakasleak, tutoreak, teknikariak… bai&by-ren erreeboluzioa aspaldi hasi zen, eta oraingo hobekuntza izugarria izango da, eta oso pozik gaude honaino iritsi garelako eta hizkuntzen ikaskuntzan proiektu berritzaileak garatzen jarraitzen dugulako. Elkarrekin erreeboluzionatuko dugu?
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk