2020-10-15
Albisteak, Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Ezagutzen duzu Egunean Behin mugikorretarako aplikazioa, ezta? Izenak berak dioen bezala egunean behin 10 galderako partida bat jokatzeko aukera ematen du. bai&by-ko ikasleok, irakasleok, lankideok eta lagunok taldea sortuko dugu, gure arteko saltsa handitu asmoz. Sariak ere banatuko ditugu denboraldi bukaeran. Gehiago jakin nahi?
Oso dinamika errazeko jokoa da Egunean Behin, Codesystax enpresak sortutako aplikazioa da, eta izenak berak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera emango dizu. Partida bat, eta bakarra. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!
Asmatutako galderak eta guztira emandako denbora hartzen ditu kontuan puntuazioa emateko. Eta, puntuen arabera, sailkapenenean gora edo behera egin, jakina. Sailkapena, astekoa izango da: astelehenetik igandera arteko partidak hartuko dira kontuan.
Astero, gainera, sari bat ematen dute. Egunean Behin partida, Astean Behin saria. Aste bakoitzeko laguntzaile bat dauka aplikazioak, eta laguntzaile hori da aste horretako saria eskaintzen duena. Aplikazioa ireki bezain pronto jakingo duzun zein den aste horretako babeslea.
Partida guztiek logika berdinari erantzuten diote eta saio bakoitzean galderak desberdinak diren arren, galderen zailtasun maila antzekoa da. Galdera mota asko aurkituko dituzu: Zer herritakoa da argazki bat? Nola esaten da limoia Iparraldean? Zenbat biztanle ditu Zornotzak? Non jaio zen Loli Astoreka euskal aktorea? Zein da argazkiko euskal pilotaria? Munduko zer herrialdetan dago aterata beste argazki hau? Egingo al zenuke matematikako eragiketa hau? Ze artistarena da goiko koadroa?…
Galderak automatikoki sortu ditu Codesystax-ek iturri desberdinetatik. Euskarazko Wikipedia izan da iturri nagusienetakoa, hango informazio egituratua erabili delako galdera asko eta asko sortzeko. Baina bestelako iturriak ere erabili dira, argazki geolokalizatuen gunea izan zen Panoramio, kasu. Galdera bakoitzaren ondoan erakutsiko digute, hala badagokio, nondik sortu den galdera. Eta kuriositatea izatera, gehiago ikasteko aukera izango duzu hortik tira eginda.
Berrogeita hamar mila galdera baino gehiago prestatu dituzte jokorako, tematika eta logika desberdinekoak eta, ahal dela, euskarari, gure erreferentziei eta gure imaginarioari lotutakoak.
Ikaragarri gustatzen zaigu Egunean Behin jokoa eta hori dela eta, bai&by-tar guztiei gonbidapena zabaltzen dizuegu gure taldean parte hartzeko. Zer esan nahi du talde batean egoteak? Ba astero, ofizialaz gain, gure barneko lehia txiki bat egingo dugula Egunean Behineko leiha orokorraren barruan. Eta denboraldiaren amaieran zozketa egingo dugu taldeko partaide guztien artean (bai&by-ko lankideok parte har dezakegu, baina gutako bati suertatuko balitzaio, berriro zozketatuko genuke). Hiru izango dira sariak:
1. saria: Euskaraldia lanpasa eta Euskal gramatika osoa.
2. eta 3. saria: Euskaraldiako kamiseta eta Euskal gramatika erraza.
Geure taldean asteko lehiak ez du saririk emango, baina gure artean saltsa handitzeko, eta euskara ikasteko baliatuko dugu.
Bi aukera dituzu taldean sartzeko. Batetik jarraian duzun estekan klik eginda zure telefonotik zuzenean Egunean Behin aplikazioa instalatuta duzula. Eta bestetik kode bidez, eskuz eginda.
Gogoratu aplikazioa hemendik deskargatu behar duzula:
Zer iruditzen proposamena, animatuko al zara gurekin lehiatzera?
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk