Flecha bajar

Hezkuntza inklusiborako eskubidea: euskara adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat

2024-10-03

Albisteak

euskara akademia, euskara ikastea, Ikasi euskara, ikasteko metodologia berritzailea

Elkarbanatu:

Hezkuntzarako eskubidea oinarrizko giza eskubidea da, eta pertsona guztiei bermatu behar die beren gaitasunak, ezagutzak eta balioak erabat garatzeko aukera, inolako diskriminaziorik gabe. Eskubide horrek barne hartzen du kalitatezko hezkuntza ekitatiboa eta inklusiboa, giza eskubideen eta aniztasunaren errespetua sustatzen duena. Eskubide hori bermatzea funtsezkoa da gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa eraikitzeko.

bai&by Fundazioa hizkuntza gutxituen sustapena bultzatzeko sortu zen, bereziki euskararena, sistema-adituen garapenerako eta hezkuntza-baliabideen sozializaziorako, hezkuntza-eskubidea errealitate izan dadin, premia bereziak dituzten kolektiboetan eta garapen-bidean dauden herrialdeetako proiektuekin lankidetzan bereziki eraginez.

Aurrekariak: bai&by sistema adimenduna behar bereziak dituzten kolektiboetara egokitzea

Adinarekin asimilazio-abiadura gutxituz doa, baina DDK System sistema adimenduna ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen denez, azterketa bat egin genuen 65 urtetik gorako pertsona seniorrekin, euskara edo ingelesa bai&by-rekin beraien erritmoan eta modu guztiz pertsonalizatuan ikas zezaketela erakusteko, hizkuntzak adin batetik gora ikasterik ez dagoelako uste okerra ezeztatuz.

2021ean, Euskal Gorrak elkartearekin lankidetzan, pertsona gorrei egokitutako bertsio bat garatu genuen, kolektibo horren beharrei erantzuten diena, eta elkarrekin lan egin dugu pertsona horiek euskararen ziurtagiri partzialak lortzeko eta HABEren dirulaguntzak jasotzeko aukera izan dezaten.

Proiektu pilotua: adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako bai&by plataforma adimendunaren ebaluazioa

Ildo horretan sakonduz, 2023ko irailaz geroztik, hainbat bilera egin ditugu HABErekin eta FEVAS eta EHLABE elkarteekin, gure plataforma adimenduna egokitzeko aukera aztertzeko, adimen-desgaitasuna duten pertsonek euskara online metodologia honekin ikas dezaten.

Horrela, 2024ko urtarrilean, Lantegi Batuak eta Gaude elkarteetako 33 ikasleko talde heterogeneo batek parte hartu zuen pilotu bati ekin genion. Helburua, praktikan, kolektibo horretan dauden profilak identifikatzea izan da, zerbitzuan eta online plataforman beharrezkoak diren egokitzapenak detektatu eta garatzeko.

Proiektu pilotuaren balorazioa: oso emaitza positiboak

Pilotuan zehar, zerbitzuaren hainbat alderdi zuzendu ditugu, aurrera egin ahala, komunikazioak irakurketa errazera egokitzea, tutoretzak egokitzea, banakako eskolak edo talde oso txikietan egokitzea… eta bai&by plataforma adimendunak pertsona horien profilera egokitzeko behar dituen egokitzapenak identifikatu dira: diagnostiko-probak egokitzea, saioen dinamika, erantzun-denbora handitzea, aukeratu beharreko aukerak murriztea, errore-tartea handitzea, ariketa batzuk egokitzea edo kentzea…

Pilotuaren amaieran, inkesta bat egin zitzaien parte-hartzaileei eta haien gurasoei, tutoreei edo monitoreei. Inkesta honen helburua iritziak eta esperientziak bertatik bertara biltzea izan zen, eta horri esker, bai&by plataformak ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuan eta egokitzapenean duen eragina modu osoagoan ebaluatu ahal izan genuen.

Zailtasun batzuk aurreikusi genituen arren, emaitzak oso positiboak izan dira:

Ikasleen % 80k baino gehiagok bost urte baino gehiago zeramatzaten euskara ikasi nahian. bai&by-k eskaini dien zerbitzuaren balorazioa bikaina izan da, 5etik 4,7ko batez bestekoa lortuz. Pertsona horien % 82k baino gehiagok adierazi dute aurrerapena nabaritu dutela beren ikaskuntzan, eta % 100ek bai&by gomendatuko lukete euskara ikasteko.

Ikasleen balorazioa oso positiboa izan da, eta bai&by Fundazioak, HABEren laguntzarekin, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako ikasketa-plataformaren bertsio berria garatu du. Plataforma horrek aipatutako egokitzapenak jasotzen ditu eta urrian jarriko da erabilgarri.

Esperientzia honek erakutsi du bai&by plataforma aukera egokia dela adimen-desgaitasuna duten eta gaztelaniaz ondo irakurtzen eta idazten dakiten pertsonak euskalduntzeko; izan ere, abiapuntu gisa ikaslearen ama-hizkuntza erabiltzen dugu.

Etorkizuneko aurreikuspenak: adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako bertsio berria

Harro gaude kolektibo honen parte bat gizarteratzen laguntzeaz. Lortu dugun feedback-ak are gehiago motibatzen gaitu bide horretatik jarraitzera, eta urritik aurrera, HABE, FEVAS eta EHLABEren babesa duten ikastaroak eskainiko ditugu adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzenduak, kolektibo horrekiko dugun konpromisoa indartuz.

Interesa duten pertsonek ikastaro berri hauen informazioa jaso ahal izango dute Bilbon, Gasteizen eta Donostian egingo ditugun aurkezpenetan. Bertan, interesdunei ikastaroaren ezaugarrien, metodologiaren eta eskaintzen dituen onuren berri emateaz gain, edozein zalantza edo galderari erantzungo diegu.

Hona hemen aurkezpenen datak eta lekuak:

  • Bilbo (Urkixo zumarkalea, 22). Urriaren 7an, astelehena, 19:00etan.
  • Donostia (Prim kalea, 14). Urriaren 8an, asteartea, 18:00etan.
  • Gasteiz (Adriano VI.a kalea, 12). Urriaren 10ean, osteguna, 19:00etan.
  • Bideokonferentziaz: urriaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan.

Etortzekoa bazara, adierazi, mesedez, telefonoz (944701857) edo posta elektronikoz: fundazioa@baiby.com

Han elkar ikusiko dugulakoan.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain