2018-07-31
Ikasi ingelesa
Elkarbanatu:
Aspaldi geratu zen argi ingelesak lan munduan duen garrantzia eta errealitate horrek gero eta indar handiagoa dauka. Gainera, azalduko dizugun moduan, badaude hori frogatzen duten datuak.
Ingelesa hizkuntza unibertsala da; mundu osoan gehien hitz egiten den hizkuntzetako bat da; horregatik da hain garrantzitsua lan munduan.
Seguru aski, ez da lehen aldia izango ingelesa ikasteak duen garrantziari buruz hitz egiten entzuten duzuna. Seguru zure gurasoek inoiz esan dizutela ingelesa ikasi edo hobetu beharko zenukeela. Edo, agian, gertatu zaizu lan elkarrizketaren batean elkarrizketatzaileak esatea “let’s talk in English”, eta zu zirkunstantzia aurpegiarekin geratzea. Ezta?
Artikulu honen hasieratik azpimarratu nahi izan dugu; ingelesa oso garrantzitsua da lan munduan; eta horren zergatia azalduko dizugu.é.
Hainbat aspektuk erakusten dute ingelesak lan munduan duen pisua. Hainbat datuk frogatu dute azken hamarkadetan hizkuntzak garrantzia hartu duela eta, gaur egun, ingelesa ez dakiena galduta dago.
Lehen, ingelesa jakitea bereizgarria izan zitekeen lana aurkitzeko orduan. Orain, ingelesik gabe lan-merkatutik kanpo zaudela esan dezakegu. Hori erakusten dute datuek.
Baina lasai. Enpresentzako diseinatutako ingeles ikastaroak gero eta eraginkor eta berritzaileagoak dira eta, neurri handi batean, hori onuragarria izaten ari da gure mugez harago negozioak egiteko daukagun aukerarako.
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk