Pausoz pauso geure erritmora

2019 March 26, Tuesday

Albisteak

Elkarbanatu:

Klika egitea hautu bat da, euskararen aldeko hautua: mintzatzea, ikastea, jauzia ematea… Helburu horiekin aurkeztu dute 2019ko Korrika, “Klika” leloarekin. Hurrengo egunotan gure hiri, herri eta auzoetan barrena, hamar egunez, modu nekaezinean arituko den euskararen aldeko martxa.

Korrika, bi urterik behin, euskaren alde burutzen den lasterketa erraldoia da. Lasterketa honek hamar eguneko iraupena du. Bai! Ondo irakurri duzu hamar egun korrika! Baina lasai, ez duzu bide osoa zuk zeuk egin behar. Korrikan, euskararen beste arlo askotan gertatzen den bezala, ehunka, milaka euskaldunon laguntza izango duzu. Gutariko bakoitzak guztion izenean Korrikaren zatitxo bat burutuko du eta guztion artean ehunka kilometro egingo dugu korrika.

21. Korrika dugu aurtengoa, Gares (Nafarroa) izango du abiapuntu eta Gasteiz (Araba) helmuga. Apirilaren 4an hasiko da eta 14an bukatu. Tarte horretan, milaka euskaldunon artean ehunka kilometro ibiliko gara korrika. Batak besteari lekukoa pasatuz, euskarari bidea zabalduz.

Korrikaren historia laburra

1980. urtetik ospatzen da Korrika. Lehenean, “Zuk ere esan bai euskarari” lelopean, Oñatitik Bilborako bidea egin zen.

Korrika bakoitzeko abesti bat eta bideoklip bat sortzen dira. Urte hauetan guztietan zehar maila handiko musikari euskaldunek lagundu dute euskararen aldeko ekitaldi erraldoi hau musikaz hornitzen: Xabier Amuriza, Egan, Oskorri, Tapia eta Leturia, Kepa Junkera, Gozategi, Joxe Ripiau, Fermin Muguruza, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Gose, Betagarri, Esne Beltza…

Hauxe da aurtengo Korrikaren bideoklipa:

Korrika bakoitzean euskaltzale bat omendu izan da. Euskarari edo euskal kulturari egindako ekarpena nabarmentzeko: Xabier Peña, Rikardo Arregi, Piarres Lafitte, Jose Migel Barandiaran, Martin Ugalde, Mikel Laboa, Ez Dok Amairu, euskararen transmisioa ahalbidetu duten familiak… eta 21. edizio honetan Txillardegi omenduko dute.

Nola parte hartu Korrikan?

Korrikan parte hartzea oso erraza da. Lau modu daude:

  1. Zure herri edo auzoan hedatuko diren Korrika Batzordeetan parte hartuz, Korrika antolatzen lagundu dezakezu.
  2. Diru ekarpen bat egin diezaiokezu Korrikari.
  3. Korrikaren berri eman dezakezu, bai zure ingurukoekin Korrikaren inguruan berba eginez edo sare sozialen bitartez Korrika sustatzen lagunduz.
  4. Bukatzeko, aukerarik errazena eta, gure ustez, ederrena, Korrikan bertan korrika eginez parte hartu. Korrikaren webgunean ikus dezakezu zein egun eta ordutan pasatuko den Korrika zure ingurutik.

Hemen ere utziko dizugu mapa:

Korrika 21

Eta gogoratu, posiblea da klika aldatzea, elkarren artean konektatzea, praktikatzea, euskara bizitzea eta gozatzea:

banner learn basquebanner learn basque

Volver al blog

Elkarbanatu:

Pausoz pauso geure erritmora
5 (100%) 1 voto

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain