Filmak euskaraz? eLiburutegi-an aurkituko dituzun zenbait proposamen

2022-03-08

Ikasi euskara

euskarazko pelikulak, filmak euskaraz, pelikulak euskaraz, pelikulak euskaraz online

Elkarbanatu:

Lehenago ere, interesgarriak iruditzen zaizkigun euskarazko film batzuk gomendatu izan dizkizuegu blog honetan eta gaurko artikulu honen bidez proposamenak berritzea erabaki dugu. Gainera, gaurkoan, proposatzen dizkizugun euskarazko pelikula horiek ikusteko loturak ere emango dizkizugu. Alokatu ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kide izan behar duzu eta eLiburutegian sartu. Ez zenuela eLiburutegia ezagutzen? Ezin dugu sinetsi.

Has gaitezen hasieratik. eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek eskaintzen duten doako zerbitzua da eta, Interneten bidez edukiak irakurtzeko aukera ez ezik, filmak euskaraz (eta beste hizkuntza batzuetan) ikusteko aukera ere eskaintzen digu. Liburutegi publiko bateko bazkidea ez bazara, segi korrika hurbilen daukazun liburutegira eta eman ezazu izena.

Nola ikusi pelikulak euskaraz online?

Izena eman ondoren, webgunera sartu, eskaintzen duten katalogoa ikusi eta zure gustuko edukia aukeratu besterik ez duzu egin behar.

Nolanahi ere, blog artikulu honen hasieran aipatu dizugun moduan, gaurko honetan euskarazko filmetan jarriko dugu arreta eta zerrenda osatzeko lana geuk aurreratu dizugu. Gainera, gaur aurkeztuko dizkizugun filmak euskaraz egoteaz gain, gaztelaniazko azpidatziekin aurkituko dituzu.

Bi txirula

Bi txirulak bi gauza eskaintzen dizkigu. Alde batetik, biziraupen bidaia bat eta, bestetik, beste mundu batez hausnartzeko eta mundu hori ukitzeko aukera.

Ikusi Bi txirula.

Txarriboda

Txarriboda tentsio handiko thriller bat da, eta Fran enpresaburu gaztearen istorioa kontatzen digu. Senar-emazteen arteko arazoengatik bere fortuna arriskuan ikusita, emazteaz libratzeko plan konplexu bat garatzen du. Ez daki, ordea, Klarari aurre egin beharko diola.

Ikusi Txarriboda.

80 egunean

Axun, 70 urteko emakumea, ospitalera doa alabaren senar ohia zaintzera. Bere harridurarako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, gaztaroko bere lagunik handiena. Axunek Maite lesbiana dela jakitean, zenbait galderaren erantzuna aurkitu beharko du bere barnean. Nori entzun? Bihotzari ala arrazoiari?

Ikusi 80 egunean.

Gartxot

XII. mendea da Nafarroan, eta Donejakue bidea puri-purian dago. Orreagako abade berriak Gartxot erbesteratu du, bertako bardoa, Mikelot semearen ahots miresgarriarekin geratu eta monje kantari bihurtzeko.

Ikusi Gartxot.

Gaur lau euskarazko film ekarri dizkizugu, gaurtik bertatik goza ditzakezunak, baina gogoratu eLiburutegiko euskarazko filmen katalogoa oso zabala dela. Ziur gaude katalogo horrek bai&by-n ikasitakoa barneratzen lagunduko dizula. Aurkeztu dizkizugun euskarazko pelikula guztietatik, zein aukeratuko duzu?

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain