2026-11-17
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Abenduaren 3a ate joka dugu, eta badakizue egun seinalatua dela euskaldunontzat. Euskararen Nazioarteko Eguna gure hizkuntza ospatzeko aitzakia ezin hobea da, elkartzeko eta, batez ere, euskarak gure egunerokoan zer-nolako indarra eta eragina duen ez ahazteko.
Izan ere, zer ginateke gu euskararik gabe? Eta, batez ere, zer litzateke euskara gu gabe? Hizkuntza bat kalean entzuten dugun ahotsa da, milaka kolore dituen unibertsoa. Hori dela eta, egun handi hau elkarrekin ospatzeko gogoa piztu zaigu.
Hiztegiak oso ondo daude, bai, baina gurea erabat ezberdina izango da, elkarrekin osatuko dugulako.
Ideia erraza eta polita dela pentsatzen dugu: euskararen hitz magikoak, indartsuak, musikalak edo bereziak aurkitu nahi ditugu. Izan ere, norberak badu bere hitz gogokoena; batzuentzat “maite” izan daiteke, samurra delako; beste batzuentzat “txinparta”, indartsua delako.
Gogoko dugun hitz bakoitzaren atzean istorio eder bat egon ohi da, oroitzapen bat, edota ahoskatze hutsak sortzen digun sentsazio polit hori. Beraz, asmoa hurrengo hau da: bai&by-ko komunitate osoaren artean hiztegi bizi eta koloretsu bat osatzea.
Ateak zabalik daude euskara maite dugun ororentzat.
Bi klik egitea besterik ez dizugu eskatuko:
Parte hartzen duzuenon artean euskara ikasteko baliagarria egingo zaizuen opari bat zozketatuko dugu eta bai&by zentro batean jasoko du irabazleak.
Hitz zaparrada ederra batzea espero dugu, eta denon artean euskararen bihotza nolakoa den erakutsiko duen hiztegi parte-hartzailea osatzea.
Euskarak bizirik dirau erabiltzen dugulako; beraz, Euskararen Nazioarteko Eguna momentu ederra da gure hizkuntza aldarrikatzeko, urteko gainerako 365 egunetan bezalaxe. Hitz bakar batek mundua mugitzeko adinako indarra izan dezake, eta ziur gaude zureak ere euskaldunon mundua mugituko duela.
Sartu Instagramen, pentsatu une batez zein duzun euskal hitzik gogokoena, eta idatzi iruzkinetan.
Osa dezagun “bai&by-ren Euskara Hiztegia” elkarlanean!
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk