Flecha bajar

Jarrai gaitzazu sare sozialetan:

Facebook Twitter Linkedin Instagram YouTube

Bloga

Ingeleseko proiektu pilotu berria: bai&by Fundazioaren bidea hizkuntzak modu inklusiboan irakasteko

2026-01-22

Albisteak, Ikasi ingelesa

euskara ikastea, ingelesa ikastea, ingelesa sistema adimentsua

bai&by Fundazioan uste dugu jakintza eta komunikazioa ez litzatekeela pribilegioa izan behar, baizik eta eskubide unibertsala. Hala ere, adimen-desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsona askorentzat, bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikastea oso zaila izan da beti. Gaur, teknologiari eta bai&by Fundazioaren konpromiso sozialari esker, oztopo horiek nola eraisten ari garen jakinarazi nahi dugu. Adimen-desgaitasuna duten […]

Jarraitu irakurtzen

Milia bakoitzak axola du. Bizitza bakoitzak axola duelako.

2025-12-18

Albisteak

bai&by Fundazioa

Heldu dira data hauek eta, urtero bezala, urte amaiera eta Gabonak ditugu buruan. Plan berriak, argiak, familia-topaketak eta, jakina, opariak egiteko eta jasotzeko tradizioarekin lotzen ditugu. bai&by-n uste dugu, komunitate bat, berau osatzen duten pertsonek ez ezik, praktikan jartzea erabakitzen duten balioek ere definitzen dutela. Horregatik, urtero tarte bat hartzen dugu data hauetan gure oparitxoa […]

Jarraitu irakurtzen

bai&by proiektuak Palestinaren aldeko lanuzte orokorrarekin bat egiten du

2025-10-13

Albisteak

bai&by Fundazioa

bai&by proiektua osatzen dugun Lankideon Batzarrak bat egiten du urriaren 15ean Hego Euskal Herrian sindikatuek deitu duten Palestinaren aldeko lanuzte orokorrarekin. Atxikimendu honekin, Palestinak jasaten duen indarkeria-egoera bortitza eta giza eskubideen urraketa etengabeak salatu nahi ditugu, bereziki 2023ko urrian hasitako erasoaldi basatiaren ondorioz eragindako genozidioa. Atxikimendu honekin gure helburua nazioarteko zuzenbidea errespetatzeko eskatzea, palestinar herriarentzako […]

Jarraitu irakurtzen

bai&by-k eta Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak bat egin dute elkargoko kideen artean euskarako eta ingeleseko formakuntza sustatzeko

2025-04-08

Albisteak

bai&by Fundazioa, euskara, euskara ikastea, ingelesa, ingelesa ikastea

bai&by-k eta Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak elkarlan-hitzarmen bat sinatu dute 2025-2026 aldirako, elkargoko kideei hizkuntza-formazioa eskaintzea helburu hartuta. Hitzarmen horri esker, gizarte-langintzako profesionalek beren euskarako eta ingeleseko gaitasun linguistikoak baldintza berezietan hobetu ahal izango dituzte, bai&by-ren metodo berritzailea baliatuz, alegia. Neurrirako ikaskuntza-metodoa bai&by-k merkatuan bakarra den metodologia eskaintzen du, eta adimen artifiziala eta pertsonalizazioa […]

Jarraitu irakurtzen

Arberoa Ikastola, Gabonetako gure dohaintza solidarioaren irabazlea

2025-01-02

Albisteak

bai&by Fundazioa

Si quieres, puedes leer este artículo en castellano. bai&by Fundazioan lan egiten dugunok oso pozik gaude Arberoa Ikastola gure dohaintza solidarioaren hartzailea izan dela iragartzearekin. Lorpen honek gure komunitatearen partehartzea islatzen du, bai eta baloreetan diferentzia nabarmena egiten duten proiektuei laguntzeko konpromiso partekatua ere. Nola hautatu genituen erakundeak? bai&by Fundazioaren helburua gure komunitateko kide diren […]

Jarraitu irakurtzen

Hezkuntza inklusiborako eskubidea: euskara adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat

2024-10-03

Albisteak

euskara akademia, euskara ikastea, Ikasi euskara, ikasteko metodologia berritzailea

Hezkuntzarako eskubidea oinarrizko giza eskubidea da, eta pertsona guztiei bermatu behar die beren gaitasunak, ezagutzak eta balioak erabat garatzeko aukera, inolako diskriminaziorik gabe. Eskubide horrek barne hartzen du kalitatezko hezkuntza ekitatiboa eta inklusiboa, giza eskubideen eta aniztasunaren errespetua sustatzen duena. Eskubide hori bermatzea funtsezkoa da gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa eraikitzeko. bai&by Fundazioa hizkuntza gutxituen sustapena […]

Jarraitu irakurtzen

Ahotsaren ezagutza fonetikoa, bertsio berria

2024-01-09

Albisteak, Ikasi hizkuntzak

bai&by Fundazioa, Ikasi euskara, ikasi ingelesa, ikasteko metodologia berritzailea

Hizkuntzen irakaskuntzan ahoskeraren lanketa bigarren mailan geratu izan da, ikuspegi pedagogiko faltagatik eta ikasle bakoitzaren ahoskera zehatza monitorizatzeko dauden zailtasunengatik. Garapen berri hau hutsune hori osatzera dator. Vicomtech-en Transkit teknologiaz baliatuz garatu dugu modulua: Ahoskera lantzen / Phonetics. Sistema berri honek gure ikasleen ahoskera ebaluatuko du fonemaz fonema eta zehaztasun handiz. Horri esker, dituzten zailtasunak […]

Jarraitu irakurtzen

DDK Neuronala: zer da The neuronal reevolution?

2023-11-07

Albisteak

adimen artifiziala, bai&by Fundazioa, ddk neuronala, Ikasi euskara, ikasi ingelesa, ikasteko metodologia berritzailea

Blog bidalketa honetan DDK Neuronalaren xehetasun guztiak emango dizkizugu eta, bide batez, The neuronal reevolution sloganaren atzean dagoen proiektuaren nondik norakoak azalduko dizkizugu, marketin kanpainaren erdigune diren zutabe teknologiko eta proiektu pedagogiko sendoak uler ditzazun. Aurrekariak 80ko hamarkadaren hasieran helduen euskalduntzean hazitako irakasle talde batek, bokazioz eta sena pedagogikoaz, DIDAKTIKER proiektua sortu zuen 1991n, bigarren […]

Jarraitu irakurtzen

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain