2024-01-09
Albisteak, Ikasi hizkuntzak
Elkarbanatu:
Bi urteko ikerketa eta garapen lanaren ondoren, bai&by Fundazioak eta Vicomtech zentro teknologikoak elkarlanean garatu dugun proiektuaren berri eman nahi dizuegu. Proiektu hau 2020an garatzen hasi ginen BEAZen Txekeo Teknologikoak deialdia baliatuz, eta 2021ean BFAren 2i proiektuen laguntza jaso zuen.
Hizkuntzen irakaskuntzan ahoskeraren lanketa bigarren mailan geratu izan da, ikuspegi pedagogiko faltagatik eta ikasle bakoitzaren ahoskera zehatza monitorizatzeko dauden zailtasunengatik. Garapen berri hau hutsune hori osatzera dator. Vicomtech-en Transkit teknologiaz baliatuz garatu dugu modulua: Ahoskera lantzen / Phonetics. Sistema berri honek gure ikasleen ahoskera ebaluatuko du fonemaz fonema eta zehaztasun handiz. Horri esker, dituzten zailtasunak antzeman ahal izango dituzte, eta fonema horien ahoskera hobetzeko aukera izango dute zuzendu beharrekoak non dauden ikusiz eta jatorrizko ereduak imitatuz.
Ahoskeraren balorazioa egiteko 3 parametro hartzen ditu kontuan:
Fonetikaren ebaluazioa osatzeko emaitza IPA (International Phonetic Alphabet) alfabetoan ikusteko aukera eskaintzen du, eta IPA fonemen zerrenda aurkezten du fonemak zelan ahoskatzen diren entzuteko. Hona hemen modulu berriaren itxura:
Proiektu hau bai&by Fundazioaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da. Amaitzeko, Kontuan izan The neuronal reevolution lelo bat baino askoz ere gehiago dela, DDK Neuronal I+G proiektu berria garatzen ari garelako Elhuyar zentro teknologikoarekin batera. Proiektu horrekin bai&by ikaskuntza plataforma erabat berrituko dugu (mobile first, multiplataforma…) eta sistema adimenduna hobetuko dugu sare neuronalak eta ASR (Automatic Speech Recognition) teknologiak erabiliz.
Modulu berri honen garapenak bai&by-ren Irakasle Birtuala nabarmen hobetu eta gure ikasleen ikasprozesuan lagungarria izango da. Beraz, euskara edo ingelesa hobetu nahi baduzu, orain da momentu egokia, jarri gurekin harremanetan.
Blogera itzuli
Elkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk