Pertsona gorrek ere egiazta dezakete beraien euskara-maila

2022-06-07

Ikasi euskara

euskara akademia, Ikasi euskara, ikasteko metodologia berritzailea

Elkarbanatu:

Duela urtebete inguru, Euskadiko pertosna gorren elkartearekin (Euskal Gorrak) izandako lankidetzaren emaitza aurkeztu genizuen. Bertan, ikerketa- eta garapen-prozesu baten ondoren, pilotu bat egin genuen pertsona gorrek euskara eta ingelesa ikas zezaten, bai&by sistema adimendunaren bidez. Gaur ere berri onekin gatoz, izan ere, pertsona gorrek B1 eta B2 mailak egiazta ditzakete HABEren deialdi irekian.

TVEko «En lengua de signos» programan aurreratu genizuen bezala, DDK System teknologiak ikasle bakoitzaren ezaugarriak aztertzen ditu (epe labur, ertain eta luzeko memoriaren kurba, asimilatzeko gaitasuna, edukien automatizazioa, errendimendu-aldaketak, zailtasunak, erroreak…), pertsona bakoitzaren profila definitzen du eta nahierara ikasteko ikas-prozesua diseinatzen du, lau hizkuntza-trebetasunak landuz, eta, horren ondorioz, pertsona gorrek bai&by-ren metodologia erabiliz, hizkuntzen ikaskuntza-prozesua modu egokian burutu dezakete.

Gaur, bidaia hori zuekin batera egiteaz gain, zuen euskara maila egiaztatzeko behar duzuen informazioa eman nahi dizuegu.

Pertsona gorren euskara-maila egiaztatzea

Hizkuntza bat ikasten dugunean, interesgarria da hori egiaztatzea eta gure maila islatzen duen titulazio ofiziala lortzea. Eta hemendik aurrera, pertsona gorrek HABEren deialdi irekian ere egin ahal izango duzue (B1 eta B2 mailetarako).

HABEren deialdi irekiaren bidez euskara-maila egiaztatzea

HABEk jakinarazi bezala, euskara ikasten ari diren pertsona gorrek (B1 eta B2 mailetan) beraien maila egiaztatu ahal izango dute neurrira egindako probekin (egunerokotasunean erabiltzen dituzten hizkuntza-trebetasunak bakarrik aztertzeko aukera emanez) ikasturte honetako deialdi irekian. Urtero bezala, bi deialdi-data ireki dira, eta bigarrena datorren irailean izango da. Irailaren 8tik 14ra bitartean egingo den matrikulazio-prozesuarekin hasiko da. Hemen kontsulta dezakezue deialdi horri buruzko informazio guztia.

Zalantzarik gabe, honek aurrerapauso bat suposatzen du gorren eskubideen arloan, eta oraindik bidea egiteko dagoen arren, argi dago norabide egokian gaudela. HABEk, bai&by eta Euskal Gorrak elkartetik duela urtebete baino gehiagotik egiten ari garen eskaerei erantzutea nahi dugu, gorrek euskarazko prestakuntza gainerako ikasleen baldintza berberetan jaso ahal izan dezazuen: euskara mailak egiaztatzeagatik diru-laguntzak jasotzeko aukera izatea, euskaltegietan A1 eta A2 mailak eta C1 maila egiazta ditzazuen eta zuen ikastaroek diru-laguntza jaso dezaten.

bai&by-tik, gure irakasle birtualarekin ikasten ari zareten pertsona gor guztiak zuen euskara maila egiaztatzera animatzen zaituztegu. bai&by proiektutik, pertsona gorrei hobekien egiten dakigun horretan laguntzeko gure esku dagoen guztia egiten jarraituko dugu: euskara eta ingelesa ikasteko teknologiarik onena zuen eskura jartzea, eta hizkuntzen ikaskuntza demokratizatzeko bidea irekitzen jarraitzea. Behar izanez gero, bai&by-rekin jar zaitezkete harremanetan informazio gehiago eskatzeko, metodologia eta bai&by irakasle birtuala probatu ahal izateko, edo, nahi baduzue, deialdi honetako matrikulazio-prozesuan laguntzeko. Zer esanik ez, beti bezala, atsegin handiz egingo dugu.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain