Zeintzuk dira online aurkitu ditzakezun euskal hiztegiak?

2019-07-16

Ikasi euskara

euskara akademia, Ikasi euskara

Elkarbanatu:

Euskara ikasten ari garela askotan aurkitzen gara hiztegi baten beharrean gogoratzen ez dugun hitza bilatu, ortografia argitu edota sinonimoak bilatzeko. Eta hamaikatxo dira sarean aurkitu ditzakegun euskal hiztegiak. Blog bidalketa honetan bai&by-n gehien erabiltzen ditugunak aurkeztuko dizkizuegu: online eta offline hiztegiak, sinonimoak eta antonimoak, itzultzaile automatikoak… Android gailuentzako batzuk eta ordenagailuan erabiltzeko besteak.

Jarraian duzue baliabideen zerrenda:

Euskarazko online hiztegiak

  1. Euskaltzaindiaren hiztegia: hiztegi batua. Definizioz edo beste hizkuntza bateko ordainez osaturiko hitz bilduma sailkatua.
  2. Elhuyar hiztegia: online hiztegi guztien artean ezagunena. Euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Gure gustukoena, bai&by programarekin ikasten baduzu, ziur ondo baino hobeto ezagutuko duzula programan bertan kontsultagai duzulako. Ingelesa eta frantseserako itzulpenak ere eskaintzen ditu.
  3. Hiztegi 3000: irakasleen mahai guztietan ikusi dugun hiztegi berde lodiak bere sareko bertsioa ere badu. Euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara.
  4. Euskalterm: oso erabilgarria da testu edo hitz tekniko baten bila gabiltzanean, izan ere, euskarazko terminologia banku publiko osatuena da.
  5. Morris hiztegia: ingelesa ikasten ari zareten ikasleentzako oso baliagarria. Euskara-ingelesa eta ingelesa-euskara.
  6. Harluxet: hiztegi entziklopedikoa.
  7. Aisa: oso hiztegi interesgarria, etorkinentzat sortua. Irudiz osatutako euskarazko hiztegia da.

Euskarazko sinonimoen eta antonimoen hiztegiak

  1. Sinonimoen hiztegia: euskal hitzen sinonimo eta antonimoen hiztegia. Oso baliagarria idazlan bat egiten dugunean hitz bera ez errepikatzeko.
  2. UZEI sinonimoen hiztegia: aurrekoa bezala, euskal hitzen sinonimo eta antonimoen hiztegia.

Euskarazko itzultzaile automatikoak

Zerrenda irakurtzen hasi orduko ohar bat: itzultzaile automatikoak ondo daude lehen itzulketa proposatzeko, baina akats asko egiten dituzte. Hortaz, oso tentuz erabili beharreko tresnak dira. Adi egon.

  1. Modela itzultzaile automatikoa: ikerketa proiektu baten ondorioz sortutako aplikazioa da. Sare neuronaletan oinarritzen den euskarazko kalitatezko itzultzaile automatikoa.
  2. Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa: 1500 karaktere muga duen itzultzaile automatikoa.
  3. Matxin: Modela-ra hurbiltzeko bidean, Matxin izan zen lehen urratsa. Bertsio hau EHUko IXA ikerketa-taldeak eta Elhuyarrek sortu zuten 2007an.

Android galuentzako euskarazko baliabideak

  1. Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa ren Android bertsioa.
  2. Elhuyar Hiztegiaren Android aplikazioa. Offline erabiltzeko aukera eskaintzen du.
  3. Labayru hiztegiak ere, offline erabiltzeko Android aplikazioa dauka.
  4. UZEI Sinonimoen hiztegiaren Android aplikazioa.

Gogoratu 2016an idatzi genuen euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun Android aplikazioen zerrendan baliabide gehiago aurkituko dituzula.

Firefox gehigarriak

Software librean oinarritutako nabigatzailea da Firefox. Kalitate handiko softwarea izateaz gain, gehigarri asko ditu. Gehigarri horiekin edozein gauza egin dezakezu, baita, euskara ikasteko prozesuan osagarri gisa erabili:

  1. Euskalbar: euskal hiztegi desberdinak argibide-eskaera bakarrarekin kontsultatzeko tresna.

Hauexek dira bai&by-n gehien erabiltzen ditugun hiztegiak, itzultzaileak eta euskal baliabideak, baita, nola ez, gure ikasleei gomendatzen dizkiegunak. Eta zuk, zerrendan jaso ez dugun euskal hiztegirik ezagutzen duzu?

banner learn basquebanner learn basque

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain