Euskaraldia teknologian ere

2018-10-23

Ikasi euskara

euskara hiztegia, euskara ikastea, Ikasi euskara

Elkarbanatu:

Dakizuen moduan aste gutxi falta dira geure hiri, herri eta auzoetan Euskaraldia ariketa soziala hasteko eta bai&by-ko lankideok irrikitan gaude eta ilusioz beteta. Eman duzue izena Euskaraldian parte-hartzeko? Beharbada dagoeneko zuetako askok izena eman duzue Aho bizi edo Belarri prest izateko.

Euskaraldian ahalegin kolektibo bat egingo dugu euskaltzale guztiok “lehen hitza euskaraz” egiteko. Eta lehen hitzaren ostean, segida emango diogu gure inguruan euskara gehiago erabil dadin. Edozein esparrutarako balio duen ariketa da, edozein lekutan egin dezakegulako euskaraz, baita egunero erabiltzen ditugun gailu teknologikoetan ere. Hurrengo asteotan harritu egingo gaitu zenbat lagun, erakunde eta kolektibo gauden ariketa hau gauzatzen ikusteak.

Gaurkoan zerrenda bat osatu dugu Euskaraldian erabilgarri izan ditzakezuen Android aplikazioekin. Izan ere, azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskara hutsean aritzen saiatu behar badugu, gehien erabiltzen dugun tresnetako bat ere euskaldundu beharko dugu, ezta? Bai, smartphone edo telefono adimentsua.

  1. Zerrenda honetako lehen postuan Lehen Hitza jarri dugu, PuntuEUS Fundazioak Android telefono bateragarriak euskaratu ahal izateko sareratu zuen aplikazioa. Begiratu ea zure Androida euskaraz jartzerik duzun.
  2. Bigarren postuan, nola ez, Elhuyar Hiztegiak batzen dituen aplikazioa. Hiztegi honekin edozein gauza azaltzeko gai izango zara.
  3. Hiztegiekin jarraituz, hemen daukazue Labayruk kaleratu zuen offline hiztegia. Zerbait nola esaten den jakin ez eta 4G estaldurarik gabe? Lasai, Internet gabe erabil dezakezu hiztegi hau.
  4. Eusko Jaurlaritzaren Itzultzaile automatikoa ere lagungarri izan dezakezu zenbait egoeratan eta horregatik jarri dugu laugarren postu honetan.
  5. Egunero-egunero burutzen dugun ekintza bat egotekotan, WhatsApp bezalako aplikazioekin txateatzea legoke, ezta? Eta euskaraz dagoen teklatu bat izango bagenu zuzentzaile automatiko eta guzti? Bada, bai, existitzen da. AnySoftKeyboard dauka izena eta bi aplikazio instalatu beharko dituzu, teklatua eta hiztegia. Hortik aurrera zuen telefonoetan euskaraz idazteko aukera izango duzue, akatsik gabe gainera!

Bost aplikazio hauekin Euskaraldian zehar eguneroko txatak euskaraz egiteko prest egongo zara! Eta laguntza behar duzun bakoitzean, badakizu, atera zure Android gailua eta kontsultatu.

Bestalde, Belarri prest izatetik Aho bizi izatera pasa nahi baduzu, euskara ikasteko merkatuan dagoen sistema aditu bakarra proba dezakezu. Jarri gurekin harremanetan eta bidea batera egingo dugu.

Euskaraz bizi eta gozatu Euskaraldian!

banner learn basquebanner learn basque

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain