2021-05-06
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Azken urteotan asko hitz egin da Euskara planen inguruan, berauek bai udal zein enpresa mailan erabili daitezke ingurugiro geroz eta euskaldunago batean geure burua txertatzeko, baina profesional gisa hazteko eta erronka berriei aurre egiteko aukera ere eskaintzen digute. Zein onura ekarriko dio euskarak enpresari? Zergatik sustatu beharko genuke euskara lan munduan? Eta zuri, profesional gisa, zein ekarpen egin diezazuke euskarak lan arloan?
Galdera hauetako bakoitzak hitz&tips bideo bana osatzeko aukera ematen badute ere, gaurko honetan argazki orokor bat egitea da gure asmoa:
Maila laboralean, euskara sustatzeko edo errotzeko bidean pausuak emateko prest bazaude, fase desberdinetatik pasatu beharko duzu. Baina helburua argi izan behar duzu beti; identifikazioa, errotuta egotea, bezeroen gogobetetzea, aldaketarako gaitasuna, lan-mundu berri bateko ateak zabaltzea eta integrazioa. Kontuan izan, geroz eta euskal hiztun gehiago gara eta euskaraz ari garen enpresak ere geroz eta gehiago gara.
Beraz, euskararen presentzia areagotu nahi baduzu, enpresen eskakizunetan eta euskal kulturan integratzeko estrategia bat martxan jartzeko adorea aurkitzeko, ez dago nork bere buruari helburu identifikagarriak ezartzea bezalakorik. Helburu horiek zeure egiten badituzu, euskara ikasteko eta erabiltzeko pizgarriak izango zaizkizu.
Eduki hauetan gehiago sakontzea nahi duzu? Jarrai gaitzazu etorkizunerako prest ditugun bideoekin euskaraz bustitzeko.
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk