2021-12-14
Ikasi euskara, Ikasi hizkuntzak, Ikasi ingelesa
Elkarbanatu:
Hizkuntza bat ikastea ez da beti erraza. Denok aztoratuta eta erabat distraituta gabiltzan garai hauetan, ez da ideia txarra produktibitatea hobetzeko trikimailu batzuk ezagutzea. Errezeta magikorik gabe. Izan ere, badakizu, ohiturak lege ohi dakar.
Zeregin eta konpromiso bakoitza idatzita geratzen bada, hobe. Zeure burua askatuko duzu berauek gogoratzen aritzetik, eta energia eta arreta gutxiago kontsumituko dituzu horrela. Egunero-egunero, zure zereginen errepaso labur bat eginez hasi eguna.
Lanean hasteko modurik onena aurreko gauean hastea da. Lantokitik irten aurretik edo oheratu aurretik, hartu 10 minutu hurrengo eguneko konpromisoak berrikusteko. Horrela, jaiki ondoren ere lo jarraitzen duten horietakoa izan arren, egun horretako zure helburuak zein diren jakingo duzu 😉
Denok dugu beldur ematen digun lanen bat edo gehiago egiteke gure zereginen zerrendan. Agian egin nahi ez duzun telefono-dei desatsegin hori da, aditz irregularrak buruz ikasteko ariketa bat, edo nola hasi ez dakizulako atzeratzen aritu zaren idazlan hori. Motxilan pisu handiko zerbait izateak gainerako zereginetatik distraitzea besterik ez du eragiten, eta ez duzu beharrezko energia positiborik izango. Ekin iezaiozu lehenbailehen lan astun horri, eta ikusiko duzu ez zela hainbesterako!
Produktibitatearen etsai nagusietakoa etenaldi etengabeen eraginez distraitzea da: e-maila, telefono-deiak, zure atean agertzen diren pertsonak… Arreta-lapur horietako batzuk edozer egiten duzula ere helduko dira zuregana, baina beste batzuei guk geuk eraikitzen diegu zuzeneko autobidea prokrastinaziorantz. Horien artean daude, esaterako, sare sozial digitalak, telefono-mezuak… Ikasten ari zarela, itzali jakinarazpen guztiak eta saiatu 25 minutu jarraian ematen. Ez dirudi asko, baina 25 minutu jarraian egitea emankorragoa izan daiteke bi ordu etengabe distraituta ematea baino.
Zeregin bat arreta sakonez egiten eman dezakegun denbora mugatua da. Ez du axola zein lanpetuta zauden, denbora jakin baten ondoren, errendimendu beherakorren legea aktibatzen da eta nekea, fisikoa edota mentala, zure eraginkortasunean eragiten hasten da. Kasu horietan nork bere trikimailuak ditu, baina produktibitate handiko ordu erdi bakoitzeko atseden txiki bat har dezakezu, eta atsedenaldi luzetxoago bat ordu eta erdi bakoitzeko.
Ez da sekretua. Gorputza ez da makina bat eta bere erritmoak ditu. Elikadura zaintzeak, ariketa fisikoa egiteak eta aktibo mantentzeak gure garunak hobeto lan egitea eragiten dute. Erromatarrek zioten bezala: Mens sana in corpore sano.
Hizkuntza bat ikasteko ezinbestekoa da, batez ere, konstantzia. Eskainiozu denbora pixka bat egunero gure irakasle birtualari, eta ikasitakoa zure burmuinean nola finkatzen den ikusiko duzu. Klase baten eta bestearen artean denbora asko igarotzen bada, gehiegi sakabanatzen badituzu, beti izango duzu hutsetik hasi zaren sentsazioa. Zenbat eta gehiago egin, orduan eta errazagoa izango da!
Eta badakizu, ez utzi aholku hauek guztiak praktikan jartzeari. Baina, zalantzarik gabe, bat bakarrik eman beharko bagenizu, hau da euskara edo ingelesa ikasteko orduan eman diezazukegun aholkurik onena: adituak aintzat hartzea.
Hau da, bai&by-ko sistema adimendunari kasu egitea 😉
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk