Common Voice, gailuekin euskaraz hitz egin ahal izateko

2020-03-17

Albisteak

bai&by Fundazioa, euskara, hizkuntzak, ingelesa

Elkarbanatu:

Common Voice Mozilla Fundazioaren proiektu interesgarria eta anbizio handikoa da. 50 hizkuntza martxan daude dagoeneko, beraien artean euskara, eta beste 70 hizkuntza gehiago prestatzen ari dira. Gizakiok aspaldi ari gara gailuek esaten dieguna uler dezaten ahalegintzen, edozein hizkuntzatan hitz egin eta gailuek esan zaiena transkribatzeko gai izatea dugu helburu eta esaten dugunaren arabera erantzun desberdinak emateko gai izatea.

Gaur egun oso ezagunak dira ahotsa ezagutzeko sistemak. Hain da horrela, seguru gaudela zuen etxe askotan hizketaren ezagutza duten hainbat gailu dituzuela, ahotsaren bidez haiekin elkarreraginean aritzeko. Adibidez, Alexa (Amazon), Cortana (Windows) edo Googleren morroia (Google Assistant). Sistema horiek guztiek, ordea, arazo berbera dute: ez dakite euskaraz hitz egiten.

Jakin badakigu, bizi ditugun garaiotan, hizkuntza bat bizirauteko teknologia berrietara ere egokitu behar dugula, eta bide horretan, Mozilla-ren Common Voice proiektuaren ekarpen teknologikoa bikaina iruditzen zaigu. Hori dela eta, bai&by Fundazioan gure eguneroko lan-denboratik pixka bat inbertitzea erabaki genuen, besteak beste, Librezale-k sustatzen duen proiektu horretan laguntzeko. Horretarako, bai&by osatzen dugun lankideok 3.500 audioren grabaketa berri egin ditugu eta dagoeneko eginda zeuden 6.300 grabaketa balioztatu ditugu, hau da, 10 grabazio-ordu inguru. Ekarpen xume honekin, Common Voice proiektuari bere helburuak lortzen lagundu izana espero dugu.

Proiektu honen motore-teknologikoak etorkizunean ahalik eta ahots desberdin gehien uler ditzan, jende askok parte hartzea behar du. Alde batetik, grabazioak egiten eta, bestetik, beste pertsona batzuek egindako grabazioak balioztatzen. Horregatik, denok maite dugun hizkuntzan, euskaraz, makinekin hitz egiten lagunduko digun proiektu interesgarri honetan parte hartzera animatzen zaitugu!

Oharra: euskara ikasten ari bazara, B1 mailatik aurrerako maila duzuenoi parte hatzea gomendatzen dizugu.

Lagundu nahi duzu? Ezin da errazagoa izan:

  1. https://commonvoice.mozilla.org/eu ireki nabigatzailean (sakelako telefonoa, ordenagailua, tableta).
  2. “Hitz egin” botoia sakatu.
  3. Irakurri ozen agertzen zaizkizun esaldiak eta jarraibideak jarraitu.

Ez ahaztu zure grabaketak egiteaz gain besteenak ere balioztatu behar dituzula. Horretarako, “Entzun” botoia sakatu eta agertzen zaizkizun jarraibideak jarraitu besterik ez duzu.

Ah! Noski, ingelesez ere egin dezakezu 😉

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain